Jarraitu zuzenean Korrika 2024ren ibilbidea. 1980az geroztik egiten da euskararen aldeko ekimen hau. Korrika gure hizkuntzaren alde egiten den ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Horrez gain, ospakizun handia ere izaten da, helduek nahiz haurrek parte hartzen baitute familia- eta jai-giro ederrean.

Milaka lagun ari dira parte hartzen Korrikan, eta milaka ari dira zuzenean jarraitzen ere. Beraz, ekimen honetaz zuzenean gozatzera animatzen zaitugu.