Euskadiko kirol-ekitaldi ezagunenetariko bat da Kontxako bandera. Iraileko lehenengo bi igandeetan, traineru onenak bandera desiratua lortzeko lehiatzen dira Donostian. Hemen kontatuko dizugu nolakoak diren Kontxako estropadak, noiz sortu ziren eta zein izan diren irabazleak; eta, gainera, denboraldiko traineru-lehiaketa garrantzitsuenaren egitaraua aurkeztuko dizugu.

Kontxako bandera izen handiko traineru-lehiaketa bat da. Donostiako Kontxako badian jokatzen da, iraileko lehenengo bi igandeetan.

"Arraunaren olinpiada” ere esaten zaio, denboraldiko proba garrantzitsuena baita. Izan ere, kirol-diziplina horretako hiru lehiaketa nabarmenenetako bat da, Espainiako Txapelketarekin eta Espainiako Arraun Ligarekin batera; ACT Liga eta Eusko Label Liga izenez ere ezaguna da.

Kontxako bandera klasiko bat da estropaden artean. Kirol-hitzordua eta ludikoa da, urtero milaka bisitari erakartzen dituena.

2025eko Kontxako banderako egitaraua

cartel bandera concha 2025
Iturria: Donostia Kultura

Dena prest dago 2025ean ere traineruak emozioz bizi ditzazun, arraunlariek ontzia prestatu eta patroia, oinak busti ez ditzan, ontzira igotzen duten une horretatik hasita.

Asteazkena, 2025eko irailaren 3a

  • 18:00: Emakumezkoen sailkapen-estropada

Osteguna, 2025eko irailaren 4a

  • 18:00: Gizonezkoen sailkapen-estropada

Igandea, 2025eko irailaren 7a: Donostiako 2025eko Estropaden lehen jardunaldia

  • 11:00: Emakumezkoen estropada

  • 12:00: Gizonezkoen estropada

Igandea, 2025eko irailaren 14a: Donostiako 2025eko Estropaden bigarren jardunaldia

  • 11:00: Emakumezkoen estropada

  • 12:00: Gizonezkoen estropada

2025eko Kontxako Banderaren gizonezkoen lehen jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak

2025eko Kontxako lehen estropadan, Zierbena izan da onena, eta Orio bigarrena, oso alde txikiarekin.

Trainerua denbora aldea
1. Zierbena 18:59.26
2. Orio 18:59.36 +00,10
3. Bermeo 19.05.44 +06,18
4. Donostiarra 19:15.06 +15,80
5. Getaria 19:20.12 +20,86
6. Hondarribia 19:21.86 +22,60
7. San Juan 19:34.72 +35,46
8. Lekittarra 19:42.86 +43,60

2025eko Kontxako Banderaren emakumezkoen lehen jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak

2025eko Kontxako lehen igandean ez da ezusteko handirik izan, eta Arraun Lagunak izan da lehena helmugan sartzen, Tolosaldea baino 10 segundo eta Orio baino 10,84 segundo lehenago.

Trainerua denbora aldea
1. Arraun Lagunak 10:29,20

2. Tolosaldea

10:39,20 +10,00

3. Orio

10:40.04 +10,84
4. Zumaia 10:45,10 +15,90
5. Astillero 10:53,88 +24,68
6. Donostiarra 10:54,32 +25,12
7. Hibaika 10:57,14 +27,94
8. Hondarribia 10:58.88 +29,68

2025eko Kontxako Banderaren gizonezkoen bigarren jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak

Orio izan da 2025eko Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko irabazlea. Bigarren, Zierbena geratu da.

Trainerua dENBORA aLDEA
1. Orio 19:36.00

2. Zierbena

19:48.60 +12,60

3. Bermeo

20:01.92 +25,92
4. Donostiarra 20:09.06 +33,06
5. Getaria 20:11.52 +35,52
6. Lekittarra 20:23.82 +47,82
7. San Juan 20:30.86 +54,86
8. Hondarribia 20:32.98 +56,98

2025eko Kontxako Banderaren emakumezkoen bigarren jardunaldiaren irabazlea eta emaitzak

2025eko Kontxako Banderaren bigarren igandean, Arraun Lagunakek irabazi du.

TrainerUa DENBORA aLDEA
1. Arraun Lagunak 11:01.72

2. Tolosaldea

11:09.24 +07:52

3. Orio

11:16.38 +14:66
4. Donostiarra 11:19.35 +17:63
5. Hibaika 11:31.69 +29:97
6. Hondarribia 11:31.71 +29:99
7. Astillero 11:31.91 +30:19
8. Zumaia 11:33.24 +31:52

2025eko Kontxako banderaren gizonezkoen azken sailkapena eta irabazlea

Oriok 2025eko Kontxako Bandera irabazi du. Zierbena bigarren gelditu da azken sailkapenean.

TrainerUa DENBORA aLDEA
1. Orio 38:35.36

2. Zierbena

38:47.86 +12,50

3. Bermeo

39:07.36 +32,00
4. Donostiarra 39:24.12 +48,76
5. Getaria 39:31.64 +56,28
6. Hondarribia 39:54.84 +1:19,48
7. San Juan 40:05.58 +1:30,22
8. Lekittarra 40:06.68 +1:31,32

2025eko Kontxako banderaren emakumezkoen azken sailkapena eta irabazlea

Arraun Lagunak taldeak irabazi du 2025eko emakumezkoen Kontxako bandera. Hauxe da azken sailkapena:

TrainerUa DENBORA aLDEA
1. Arraun Lagunak 21:30.92

2. Tolosaldea

21:48.44 +17,52

3. Orio

21:56.42 +25,50
4. Donostiarra 22:13.67 +42,75
5. Zumaia 22:18.34 +47,42
6. Astillero 22:25.79 +54,87
7. Hibaika 22:28.83 +57,81
8. Hondarribia 22:30.59 +59,67

Kontxako banderako estropadetako kategoriak

bandera concha regata
Iturria: Donostia Turismoa

Kontxako banderak tradizioak mantentzen ditu, eta urtetik urtera errepikatzen diren egiturari eta arau ofizialei jarraitzen die.

Hasieran, gizonezkoen lehiaketa bakarrik jokatzen zen, baina gaur egun gizonezkoen kategoria eta emakumezkoena daude.

Nolakoa da Kontxako banderako estropada?

Lehiaketa bi jardunalditan eta bi txandatan banatzen da, eta bakoitzean lau traineruk hartzen dute parte.

Bi kasuetan, gizonezkoen kategorian eta emakumezkoenean, estropada tradizionala izaten da, baina bi luzekoa eta ziaboga bakarrekoa.

Gizonezkoen lehiaketan, traineruek hiru itsas milia inguru egiten dituzte, eta irteera eta helmuga Kontxako hondartza (Donostia) ezagunetik gertu izaten dira.

Emakumezkoen proban, ibilbidea gizonezkoenaren erdia izaten da gutxi gorabehera: milia bat eta erdi.

Kontxako banderarako sailkapen-txandak

bandera concha donostia
Iturria: Donostia Turismoa

Lehiaketako lehenengo igandearen aurreko asteazkenean eta ostegunean egiten dira sailkapen-txandak.

Erlojupeko estropadak izaten dira. Zazpi traineru ateratzen dira, zortzigarren postua beti baitagokio Donostiako taldeari, probako anfitrioi gisa.

Modu horretan osatzen dira igandeko estropaden finaletarakoparte-hartzaileen behin betiko parrilak.

Edo hala zen behintzat 2025eko ediziora arte; aurten, ordea, emakumezkoen kategorian talde donostiar bat baino gehiago dagoenez, lehiatu egin beharko dira final handian postua lortzeko.

Bi igandeetako estropadetako denborak batuta emaitza onena dutenak dira irabazleak, eta haientzat izango da Kontxako bandera preziatua.

Kontxako banderaren irabazleak

Kontxako Bandera izen handiko lehiaketa denez, arraunlari onenak elkartzen ditu urtero.

2024an, gizonezkoen kategorian, Bermeoko Urdaibai trainerua izan zen garaile, zortzigarren aldiz. Traineru horrek du, halaber, lehiaketan erregistratutako denbora ofizial onena.

Hala ere, lehiaketaren historian Oriok lortu ditu bandera gehien, 32 eskuratu baititu.

Emakumezkoetan, 2024an, garaipena etxean geratu zen, Donostia Arraun Lagunaken garaipenari esker (hirugarrenez).

Emakumezkoen rankingean, Sociedad Deportiva Rías Baixas da buru, lehenengo bost edizioak jarraian irabazi baitzituen.

Kontxako banderaren historia

130 urte baino gehiago dira Kontxako bandera jokatzen dela.

Kontxako lehenengo estropada 1879ean egin zen.

Urte batzuk lehenago, 1854an, lehenengo traineru-lehiaketa egin zen. Haren arrakasta ikusita, Donostiako udalak bere proba propioa antolatzea erabaki zuen, eta arrantzaleak gonbidatu zituen parte hartzera.

Izan ere, arrantza-tradizio handiko tokietan egin izan dira estropadak tradizionalki.

Traineruen tradizioa

Orain kirol gisa egiten da, baina, duela zenbait hamarkada, ontzia arrantzategietara zuzendu eta kaira itzultzeko modua zen. Zenbat eta urrunago eta zenbat eta bizkorrago joan, hobeto.

Traineruak, sarritan, baleak arrantzatzeko erabiltzen ziren.

Izan ere, diotenez, Kontxako banderaren jatorria da baleak arrantzatzeko eta lehorrera eramateko izaten zen “lehia”; behin lehorrean, baleak erakusten zituzten, eta ordainsaria jasotzen zuten.

Gaur egun, hiri osoak bizi duen kirol-ekitaldi bilakatu da Kontxako bandera.

Ikusleek koloretako banderen eta sirena-hotsen artean egiten diete harrera arraunlariei: Kontxako badia agertoki paregabe bilakatzen da Donostiako estropada tradizionalak topera bizitzeko. Hitzordua irailaren 7an eta 14an izango da.

Iturria: Donostia Kultura.