Gipuzkoako ikastolen festa handia, Kilometroak 2025, urriaren 5ean, igandean, ospatuko da Elgoibarren. Elgoibarko ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2025eko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.
Euskaltelek bere nasapuntakoa bizikletaz eramango du Kilometroak 2025era

Euskatelek urtero egiten du bat gure kulturaren eta hizkuntzaren aldeko festarekin, eta hantxe izaten da, urriko lehen igandean Gipuzkoan antolatzen den Kilometroak jaian.
Azpeitian ospatuko den Kilometroak 2025 honetarako, txikiek primeran pasatzeko jarduera bat dakarkizugu.
Izan ere, bizikletan trebeenak izan beharko dute Kukaña bizikletaz txapelketan garaipena lortzeko. Zertan datza? 7 urtetik gorako txikiek parte har dezakete kukaña tradizionala eta bizikleta uztartzen dituen proba honetan. 40 metroko zirkuitua egiten azkarrenak izan beharko dute, zapia harrapatzen lehenak izateko.
Gurasook ondo idatzi data, txikiek ez dezaten hutsik egin Euskaltelen jarduera dibertigarri honetara.
- Igandea, urriak 5, 11:00etatik 19:00era.
Kilometroak 2025eko egitaraua

Irudia: Kilometroak
Euskaltelek Kilometroak 2025en antolatuko duen jarduera honetaz gain, urriaren 5a (igandea) Elgoibarren familiarekin edo kuadrillarekin pasatzeko jardueraz beteta dago egitaraua.
Kontzertuak, herri kirolak, bertsoak, txarangak, txistulariak, trikitilariak, gastronomia eta askoz gauza gehiago izango dituzu gozatzeko.
Deskargatu Kilometroak 2025eko egitaraua, eta ikusi gune bakoitzeko ordutegiak eta jarduerak.
Ikastola gunea: Euskararen Komunitatea
- 9:00 h. Ikastoloko txarangaren Diana (ibilbidean zehar).
- 10:00 - 10:30 h. Irekiera ekitaldia.
- 10:00 - 11:00 h. Joaldunak (ibilbidean zehar).
- 11:00 - 12:00 h. Ene Kantak.
- 12:30 - 13:45 h. Asgarth.
- 14:15 - 15:00 h. Xaribari.
- 15:30 - 17:00 Go!azen!.
- 17:15 - 17:45 h. Kittu!.
- Bazakaria (13:30 - 16:15 h. Ikastolako frontoian): Paella / Oilaskoa Lumagorri / Makarroiak).
B. Ezenarro Kalea gunea
- 11:00 - 12:30 h. Eingo Taldea.
- 11:45 - 13:45 h. Mago Ibiltariak: Alain Zulaika, Rubik eta Enekp Gutiérrez.
- 13:15 - 14:30 h. Mauxitxa Txaranga.
- 1:00 - 15:30 h. Erbuze Konpartsa.
- 15:30 - 17:15 h. Patxangoi elektrotxaranga.
- 17:45 - 18:00 h. Kittu! (ibilbidean zehar).
- Egun osoan zehar: Artisau azoka, Eragileen postuak.
- Jatekoa: Eusko Label.
- Goiz osoan zehar: Erronka. Lehiaketa herriaren barrenean ibiliko da hainbat proba egiten. Partaide guztientzako MAALA plazan bazkaria eskainiko da. Bertan emango da lehiaketaren emaitza zein sari banaketa.
- 16:00etan: Sari Banaketa.
Aita Agirre Plaza gunea: Euskararen Herria
- 10:30 - 13:15 h. Soka Salto txokoa.
- 11:00 - 11:45 h. Kitziki.
- 12:15 - 13:00 h. Txoteko Ezpata.
- 13:30 - 14:30 h. Heitxi.
- 14:30 h. Erbuze Konpartsa (ibilbidean zehar).
- 15:00 - 16:15 h. Janus Lester.
- 18:00 - 18:30 h. Kittu!
- Egun osoan zehar: Euskaltel txirringa zirkuitoa.
Kalegoen Plaza gunea: Konpromisoa: Salto Euskarara
- 10:30 - 12:00 h. Herri Kirolak + Bertsolariak (Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña).
- 11:00 - 14:00 h. Kalaka jolasak: Haur jolas ezberdinak (Elizako arkupean).
- 12:30 - 13:30 h. Malko.
- 14:00 - 15:30 h. Itzal Erromeria.
- 16:00 - 17:00 h. Bengo.
- 17:30 - 19:00 h. Trikidantz.
- Jatekoa: Taloak.
Kilometroak 2025, "Salto-satoka" lelopean
“Salto-saltoka” da aurtengo Kilometroak jaiaren leloa. Euskaraz elkarrekin jauzi egiteko deialdia da, soka ikur gisa hartuta, gai baita bi lagun konektatzeko eta, biak mugitzen hasten direnean, zubia osatzeko.
Soka baliatzen da elkarrekin aritzeko eta euskarara jauzi egiteko. Ez soka bakarra, gehiago baizik, bat bakoitzarentzat. Izan ere, pertsona bakoitzak euskararen alde egiten duen jauzia bere-berea du, hautu pertsonala, baina, bestalde, baita hautu soziala ere, orokorrean hartuta.
Eta, nola ez, Kilometroak 2025ek hori adierazteko kantu egoki bat du: Elkarrekin, salto euskarara!
Entzun nahi duzu? Sakatu play botoia.
Igandean, urriak 5, zatoz Elgoibarrera, Kilometroak 2025era.
Ez egin huts.