Nafarroa lurralde laranja da! Mapa bat hartu eta Euskaltelen laranja kolorea nola zabaltzen ari den begiratzen baduzu, ikusiko duzu dagoeneko iberiar penintsularen iparralde ia osoa hartzen dugula. Eta oraindik hazten jarraitzen dugu! Lehenik, Galiziako R-rekin elkartu ginen; gero, Asturiasko Telecablerekin; orain, senide dugun erkidegora iritsi gara, eta laster Leonen, Kantabrian eta Errioxan ere egongo gara.
Badakizu zergatik? Egiten dugun horretan sinesten dugulako. Harro gaude ematen dugun zerbitzuaz, bai eta abentura hau posible egiten duten pertsona guztiekin dugun harremanaz ere. Txoko guztietara zabaldu nahi dugu Euskaltel Esperientzia. Gure bizilagunetatik hasita.
Argi daukagu: zenbat eta gehiago izan, are eta hobeto. Eta ahal dugun guztia egingo dugu hori lortzeko. Hedatze-prozesu hau amaitutakoan,7,5 milioi pertsona baino gehiagorengana iritsiko gara, eta aukera izango dugu milioi erdi bat etxetara baino gehiagotara iristeko eta haiekin esperientziarik onenak partekatzeko.
Urte zirraragarri hauetan, bi ibilbide zehatz egin nahi ditugu. Batetik, Euskadi, Galizia eta Asturias —horietan dagoeneko ezagutzen gaituzue—. Gure herrian ere baditugu oraindik heldu ez garen txokoak; hori dela eta, zuntz optikoko gure sarea hedatzen jarraituko dugu. Horri esker, 80.000 etxek eta 6.200 enpresa berrik konexio seguru eta azkarra izango dute eskura.
Beste ibilbidea Nafarroan zehar egingo dugu; Iruñera eta Antsoainera iritsi gara dagoeneko. Horri esker, 80.000 etxetan eskura dituzte gure zerbitzuak: telefonia finkoa, abiadura handiko Internet, 4K deskodetzailea duen telebista, eta mugikorra. Eta hurrengo urteetan askoz gehiago izango gara; 150.000 etxebizitzatara iritsi nahi dugu Tuteran, Altsasun, Etxarri-Aranatzen, Huarten, Lizarran, Burlatan, Eguesibarren eta Zizur Nagusian, besteak beste. Bat egin nahi duzu marea laranjarekin? Begiratu hemen ea gure zuntza zure etxera iristen den!
Hobeto ezagutu nahi bagaituzu, zatoz gure denda berrietara. Hemen dituzu:
- Iruñean, Leire kaleko 11.ean. Astelehenetik larunbatera dago irekita, 9:30etik 20:30era. Iruña hiperrean ere ireki dugu denda bat, eta, laster, Carrefourren ere zabalduko dugu beste bat.
-Antsoainen, Harrobi kaleko 2.ean.
Bizi Euskaltel esperientzia, eta prestatu iparraldeko telekomunikazio-talde liderraren parte izateko.