Une zail hauetan, lagundu egin nahi dizu Euskaltelek. Jabetzen gara egoera aldatu dela. eta ez dugu nahi inor atzean geratzea. Familiontzat, inoiz baino beharrezkoagoa da kalitateko Interneteko konexioa edukitzea, ordaintzeko moduko prezioan, gure seme-alabek handitan zer izan nahi duten amesten jarraitu dezaten, gurasoek etxetik lan egin ahal izan dezaten, eta senitartekoekin eta lagunekin harremanetan egoten jarraitu dezagun...
Gure eginbeharra eta konpromisoa da.
Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat
Bitartean, lanean ari gara zuretzat soluzio onenak bilatzeko eta “Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat” leloa egia bihurtzeko.
Gure konpromisoa da eten digitalari aurre egitea, eta kolektibo ahulenei konektagarritasuna eskaintzea; bereziki, pandemiak eragindako ondorio ekonomikoak gehien jasan dituztenei.
Ikasturte-hasiera honetan, oso garrantzitsua izaten ari da onlineko hezkuntza, eta familiok ikasketekin modu telematikoan jarraitzeko beharra dugu. Horregatik egin nahi izan dugu gure ekarpentxoa:
Internet Konpromisoa
Zerbitzu honi esker, diru-sarrera gutxien dituzten familietako seme-alabak ez dira atzean geratuko. Izan ere, 100 megako konexioa izango dute hilean 14 € ordainduta, edo 500 megakoa, hilean 28 € ordainduta. Gainera, lehen hilabetea doan eskainiko diegu, bai baitakigu ikasturte-hasieran gastu asko izaten direla.
www.euskaltel.eus/konpromisoa estekan ikus ditzakezue xehetasun guztiak. Informazio gehiago behar baduzu, zalantzaren bat argitu nahi baduzu edo Internet Konpromisoa kontratatu nahi baduzu, zatoz hurbilen duzun Euskaltel dendara edo deitu 1717 telefonora. Zuri laguntzeko gaude.
Elkarrekin, lortuko dugu!