Informazio guztia, kontzertu guztiak eta opari pila bat, Erronkaren porran parte hartzen duzuen guztiontzat. Konekta zaitez Euskaltel WiFi Kalean zerbitzura, deskargatu Ikastolen Jaiak aplikazioa zure Smartphonean, eta hasi gozatzen ikastolen jaietako onenaz, pantailatan nabigatuta.

Guk dagoeneko jaitsi dugu, eta asteburuan Agurain inbaditzeko gure plana egiten ari gara. Maiatzaren 29an Durangon (Bizkaia) egindako Ibilaldia jaiaren arrakastaren ondoren, Araba Euskaraz-erako ibilbidea prestatzeko garaia da, eta Ikastolen Jaiak behar duzun guztia du bide zuzenari segitzeko.

Batura Mobile Solutions-ek garatutako eta Euskaltel-ek babestutako aplikazio honen bidez, Agurainen egun osoa pasatzeko plangintza egin dezakezu. Ikastolatik autobusez abiatu bazarete eta ez baldin badakizue nola iritsi edo zehazki nora joan, irtenbide onena da.

Ikastolen jaiak App  Ikastolen Jaiak App_2  Ikastolen Jaiak App_3

Aplikazioak pausoz pauso, atalez atal, gidatuko zaitu. Iristeko modua, mapa, zerbitzuak, ibilbidea, programa… Euskararen festaren informazio guztia edukiko duzue, esku-eskura, eta nahi bezala ibiliko zarete gune batetik bestera.

Baina ez hori bakarrik, igandeko hitzordua amaitu ondoren, aplikazioa eguneratu egingo da, eta Euskal Herriko ikastolek antolatzen dituzten gainerako jaien nobedadeen berri izango duzu. Gogoan izan, aurten, oraindik, bi hitzordu dituzu: Kilometroak, urriaren 2an, Bergaran, eta Nafarroa Oinez, hil bereko 16an Viana-Lodosan.

Erronkaren porra eta ekitaldien eguneraketak

Eta ez ahaztu aurten opari pila bat irabazi dezakezula Erronka-ren porran. Aurreko edizioetan bezala, Euskaltel arduratu da ikastolen arteko ginkana antolatzeaz, baina aurten nobedade bat dakar. Edonork parte hartu ahal izango du, ez ekipoetako partaide gisa, baina bai jokoko irabazleak zein izango diren asmatuz.

Aplikazioan sartu eta ginkanan parte hartuko duten ikastolen artean lehen hiru sailkatuak zein diren esan beharko duzu. Ipod Nano bat edo bluetooth entzungailu batzuk eraman ditzakezu opari... Beraz, has zaitez pronostikoa prestatzen.

Ikastolen jaien app-a instalatzeko, zoaz Google Play-ra zure smartphonea Android bada, eta App Store-ra Iphone bat baldin baduzu. Klik pare bat eginda, zure mahaigainean edukiko duzu.

Ez itxaron gehiago. Deskargatu aplikazioa, eta hasi jairik onenak prestatzen.