Ikastolen Federazioak berrasmatu egin ditu jaiak, euskararen aldeko urteko topaketak berriz ospatu ahal izateko. Ez dugu ohiko ibilbiderik, gunerik eta kontzerturik izango, baina jarduera asko egingo dira, eta horietako batek ilusio berezia egiten digu.

Zehazki, Ibilaldiaren programaren barruan, “Euskal Joko eta Kirolak” jarri zen martxan maiatzaren 22an, eta ekitaldi horren babeslea da Euskaltel.

Izan ere, “busti” egin behar da euskaraz bizitzen ikasteko

Eta horixe adierazi nahi du Ibilaldiak “Kala kalata!” leloaren bidez. Eta ozen entzungo da Sopelan (Bizkaia), maiatzaren 30ean.

Izan ere, euskara bultzatzeko konpromisoa Euskaltelen nortasunaren eta gizartearekiko hurbiltasunaren ezaugarrietako bat da.

Eta aurten osasun-egoera dela-eta Ibilaldia pixka bat desberdina izango bada ere, antolatzaileek, irudimena eta gogoa lagun hartuta, festa segurtasun osoz ospatzeko modua egin dute.

Horretarako, jarduerak eta tailerrak egingo diren lau guneetako bat aukeratu beharko dute parte-hartzaileek, aurrez webgunean izena emanda.

Gogoan hartu, ikastolen aldeko hurrengo jaietan parte hartzeko aukerarik gabe geratu nahi ez baduzu: Araba Euskaraz (ekainaren 20an, Laudion), Kilometroak (urriaren 3an, Ordizia-Beasainen) eta Nafarroa Oinez (urriaren 17an, Lizarran).

“Euskal Joko eta Kirolak”

“Euskal Joko eta Kirolak” ekitaldiaren estreinaldia da aurtengo nobedadeetako bat. Lehiaketa bat da, eta ikastolen jai guztietan egingo da, Euskaltelen babesarekin.

Euskal kulturaren olinpiada horietan, gure jokoetan eta kiroletan zein trebeak diren erakutsi beharko dute parte-hartzaileek:

lokotxak, txinga, zaku-saltoak, giza proba, zaku-eramatea, toka, harri-jasotzea, trontza, ingudea eta sokatira....

Helburua ongi pasatzea da, eta horixe egin zuten joan den maiatzaren 22an Ibilaldian egindako lehen lehiaketako parte-hartzaileek.

Lehiakortasunik ez zen falta izan, baina taldeek (talde mistoak osatu ziren) ezin hobeto pasatu zuren joko eta kirol tradizionalekin.

Hurrengo lehiaketa ekainaren 20an egingo da, Laudion, Araba Euskarazen barruan.

ONDO PASA!!