Gure taldeekin bidaiari joan, barrutik gozatu futbolaz asteburu batean, gure jokalari gogokoenen ondoan, taldeko kide bagina bezala. Esperientzia benetan aparta, bakarra. Zuetako batzuk izan duzue aurten horretaz gozatzeko aukera, Athleticekin, Eibarrekin eta Realarekin. Imajinatzen al duzu? Ez daukazu imajinatu beharrik: geuk kontatuko dizugu.

Euskaltelen 25.000 bat bezerok eman zuten izena zozketarako; haietatik, 46 joan dira, beren gogoko taldeekin batera, Sevillara, Vigora eta Madrilera. .

Bidaia horietan, gertutik ikusi dituzte beren gogoko jokalariak, eta haiekin hitz egiteko aukera ere izan dute; kamiseta- eta argazki-piloak eraman dituzte, jokalariek sinatuta eta, gainera, turismo pixka bat egin dute. Horra, adibidez, Saioa eta Zuhaitzen kasua: Athletic eta Reala animatu dituzte, hurrenez hurren, Real Madrilen eta Sevillaren aurkako partidetan.

Biek egin dute “lehen mailako” joan-etorria beren taldeekin, eta primeran pasatu dute. Eibar taldeari Vigon gertatu bezala, denek ezin izan dute garaipenik ospatu, baina batoz datoz denak honetan: gogoangarria izan da taldearekin egindako bidaia.

Ikusten zuten ia guztiaren argazkiak eta bideoak etengabe egin dituzte, beren smartphoneekin. Eta bakarren bat memorian ia lekurik gabe geratu da. Eskerrak txikienek ondi menderatzen dituzten teknologia berriak etab bazekiten nola egin lekua mugikorrean. Arazo hori alde batera utzita (eta konponduta) erabatekoa izan da gozamena.

Txikienaren esperientzia erabatekoa izan zen. Amarekin (Ainhoa) bidaiatu zuen, eta jokalariekin jardun zen hegazkinean. Hotelean ere egon zen haiekin puska batean, eta jokalarien sinadura guztiak zituen kamiseta bat eskuratu zuen. Horrez gain, Realaren garaipena ospatu zuen. Normala bake-bakean itzuli izana etxera, “berriz bidaiatzeko” gogoz.

Saioak, berriz, Madrilera eraman zuen bere ama, Almudena. Ez zuen irabazi Athletic-ek Bernabéun, baina izugarri gozatu zuen taldearekin egindako bidaiaz eta Ligako partida klasiko bihurtu den horretaz.

Saioa junto a su madre Ainhoa                 En el aeropuerto pudo fotografiarse junto a Aduriz.

El Eibar, familia-giroan

Josu eta Nerea bezala, Eibar taldearekin joan ziren Vigora, eta partidari buelta nola eman zion beren taldeak ikusi zuten. Berdinketatik oso hurbil geratu ziren, baina ez zuten lortu. Familia-giroko esperientzia aparta ekarri zuten, ordea. Horrelakoxeak dira, izan ere, Eibarren zaleak, noranahi doazela ere. Aireportura iritsi orduko, argazkiak atera zituzten jokalariekin; Vigora heltzean, berriz, Eibarren gainerako zaleekin bat egin zuten, argazkiak ikusten duzuenez.

En el aeropuerto se pudieron sacar unas fotos con los jugadores.

Bat etorri ziren denak: esperientzia izugarria izan zen. Inbidia pixka bat sentitu baduzu, adi egon posta elektronikoari, hilero bidaltzen baititugu proposamen berriak zuen taldeez eta babesten ditugun ekimenez goza dezazuen. Bestalde, gure sare sozialen bidez ere jarraituko dugu ekimen horien berri ematen. Parte hartu, ez duzu besterik egin behar. Saiatzen denak, berriz..., saria jasotzen du!