Ospatzeko unea da:Guggenheim museoak, gure Guggenheim-ek, 20 urte bete ditu. Bi hamarkada hauetan, eraikina hiriaren ikono bihurtu da, erakusketa bereziak egin dira, ospakizunak, ekitaldi arrakastatsuak... Museoaren patronatuko bazkidea da Euskaltel, eta, urte hauetan guztietan, harekin bat egin du kultura eta artea gizarteratzen eta aurrerabidea zabaltzen. Eta, harekin batera, gizartearen erreferente gero eta garrantzitsuagoa bihurtu da.
Urteurren hau merezi duen bezala ospa dezazun nahi dugu, eta, horretarako, ospakizun-jarduera batzuen berri eman nahi dizugu.
- Reflections. Hilaren 11tik 14ra bitartean, Frank Gehryren eraikina pantaila erraldoi bihurtuko da. Pantaila horretan,ikus-entzunezko ikuskizunbat eskainiko dute, nahi duen guztiarentzat. Unibertsitate Etorbidea toki ezin egokiagoa izango da egun horietan59 Productions bideo-sortzaileen proposamena ikusteko —haiek prestatu zuten 2012ko Londresko Joko Olinpikoen inaugurazio-ekitaldiko ikuskizuna—. Edonork ikusi ahal izango du, doan.Egunean zazpi aldiz proiektatuko da, 20:30etik 23:00etara bitartean.
- Top Arte.Museoak beste kultur erakunde batzuei ireki dizkie ateak TopARTE programaren bidez. Ez galdu aukera gure inguruan egiten ari diren beste proiektu batzuen berri jakiteko. Hainbat diziplina hartzen ditu barnean programa honek: musika, zinema, dantza,performancea, antzerkia eta gastronomia.
- Zuzeneko musika.Hilaren 21ean, Berlingo Orkestra Filarmonikoak Bach eta Brahmsen piezekin osatutako kontzertua emango dute museoko auditorioan. Kontzertua 19:00etatik aurrera emango dute, baina, aurretik, Bilboko Elkarte Filarmonikoko kideek aurkeztuko dute, zuzenean.
- Guggenheim marraztuz.Marrazketa gustuko baduzu, aukera duzu nazioarteko topaketa honetan parte hartzeko. Guggenheim museoaren hiru egoitzetatik arituko dira marrazkilariak: Bilbotik, New Yorketik eta Veneziatik. Hauxe bakarrik egin behar duzu: gehien gustatzen zaizun eraikin-zatia hautatu eta marraztu. Museoak emango dizkizu arkatza eta papera; zuk irudimena jarri.
- Elkarrizketak artistekinHilaren 17an, osteguna, museoko kontserbatzaileek eta Jenny Holzer artista estatubatuar kontzeptualak hitzaldi bat emango dute museoko auditorioan. Hitzaldia doan izango da.
Ikusten duzunez, mota guztietako jarduerak ditugu Guggenheimen urteurrena ospatzeko. Hauek eta gehiago ikus ditzakezuMuseoaren urteurreneko webgune berezian.Animatu eta parte hartu ospakizunean#GuggenheimBilbaoXXtraola erabilita!