Nobedade literario ugari izaten dira urtero, eta odisea bat izan daiteke hurrengoa zein irakurriko duzun erabakitzea. Gaur, lan hori erraztuko dizugu: gomendatutako euskarazko 12 liburu aukeratuko ditugu, zure gustukoena aukeratu dezazun.

Gomendatutako euskarazko liburuen zerrenda honetan, genero, egile eta gai desberdinak aukeratu ditugu, baten bat hauta dezazun hurrengo egun edo asteetan irakurtzeko. Irakurri gure gomendioak eta goatu gure proposamenekin

Obabakoak (1988). Bernardo Atxaga

Euskarazko libururik gomendatuenetako bat da. Obabakoak liburuak Obabako herritarren istorio harrigarriak kontatzen ditu: posta bidez soilik bizitako maitasun-harreman bat oroitzen duen geografiako irakasle bat, neguan bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen maistra gazte bat, kalonje baten eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, eskolako argazki zahar bat aurkitzeagatik bizitza guztiz aldatuko zaion idazle bat...

Obabakoak euskarazko literaturaren klasiko bat da dagoeneko. Euskadi Saria, Kritikaren Saria, Prix Mille Pages saria eta Espainiako Narratiba Saria jaso ditu. Gainera, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta, nola ez, zinemarako eta antzerkirako ere egokitu da.

Ezekiel (2009). Jasone Osoro Igartua

Libros en euskera recomendados Ezekiel

Ezekiel liburu fresko eta eta gai unibertsalekoa da, nerabezaroak guztiongan utzi baitu marka bat edo beste.

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean bizi da amarekin eta arrebarekin. Emakumez inguratuta dago beti. Aita etxetik joan zen, eta ez du egoera hari buruzko oroitzapenik. Hamalau urteko mutil gehienekin gertatzen den bezala, Ezekielen bizitza bi zatitan banatzen da. Alde batetik, etxeko arazoak eta, bestetik, kanpoko bizitza: ikastetxea, lagunak, kuadrilla eta, nola ez, neskak. Nerabe guztiei bezala, gaztaroko maitasun-istorioek buruko min handiak sortzen dizkiote.

Ezekielek kontatzen diguna gazte-literatura da, baina oroitzapen asko ekartzen dizkigu. Iraganeko literatura da helduagoak garenontzat, eta sentimendu ugari transmititzen ditu.

Aitaren Etxea (2019). Karmele Jaio

Libros en euskera recomendados Aitaren Etxea

Ismael eta Jasone senar-emazteak dira; bi alaba dituzte, eta, orain, etxetik alde eginda daudela, bakarrik bizi dira berriro. Aitaren Etxeak protagonisten bikote-harremana kontatzen du, baina baita haien literatura-harremana ere, biak baitira idazle. Ismael da soil-soilik ospetsua eta errekonozitua, eta Jasonek senarraren "beltzaren" rola betetzen du, nahiz bere literatura-lana isilpean gordetzen duen.

Gizonek beren pribilegioei eusteko eta zirkinik ere ez aldatzeko aukera ematen ien gizarte baten alderdi sozial eta kulturalak plazaratzen ditu Karmele Jaiok bere eleberrian. Hausnartzera gonbidatzen duen eleberri bat.

Miñan (2019). Amets Arzallus

Ibrahima Balde Gineako gaztearen benetako bidaiaren ingurukoa da Miñan.Gineako barrualdeko herrixka txiki batean hazi zen Ibrahima amarekin, anaiarekin eta bi ahizpa txikiekin. Ibrahimaren istorioa ezagutuko dugu: jatorria, etengabe urruntzen den etorkizunera iritsi nahian jorratu duen bidea eta bere anaiaren bila ireki zaizkion zauriak.

Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak ahozko tradiziotik datorren pertsona batek bakarrik konta dezakeen istorio bat idatzi du, garai bateko familiek ilunabarrean sutondoan elkartzen zirenean kontatzen zituzten haien moduko bat. Narrazio gordin bat da, eta protagonistak bizi izan duen moduan helarazten du istorioa.

Bar Gloria (2022). Nerea Ibarzabal

Libros en euskera recomendados Bar Gloria

Mundua Gloria tabernako lauza gorrien eta pareta eta mahai koipetsuen artean sartzen da. Liburu hau euskaraz gomendatzea tabernetara gonbidatzea bezala da. Bar Glorian herria da funtsa, eta konplizitate-uneek, lanordu partekatuek eta elkarrizketa isilen batek edo bestek jendea batzen du.

Nerea Ibarzabalek irudi eta deskribapen liluragarriz beteriko istorio bat sortu du. Espazio batean harrapatuta geratu diren pertsonez osatutako subjektu kolektibo baten pozei eta tristurei buruz idazten du Ibarzabalek.

Euskal Herriko ibilbide mitologikoak (2023). Aitor Ventureira eta Imanol Bueno

Aitor Ventureira eta Imanol Buenok geografia miragarri batean murgilduko gaituzte, non izaki mitologikoek beti babestu dituzten natura eta paisaia.

Euskal Herriko ibilbide mitologikoak liburuak euskaldunontzat garrantzitsuak izan diren izakiak dakartza, baita haien inguruan egundaino iritsi diren kondairak ere. Hala berean, non bizi izan diren erakusten digu, ibilbide eskuragarri bezain erakargarriak proposatuz, gure kondairetako pertsonaiak non ezkutatzen diren jakin dezagun.

Arotzaren eskuak (2006). Alberto Ladrón

Libros en euskera recomendados Arotzaren eskuak

Anek, Iruñeko neska gazte batek, harremana hautsi berri du bere bikotekidearekin, eta aitarengandik heredatu duen baserri bakartira joatea erabaki du aldi baterako. Han, aurkikuntza zirraragarri bat egingo du: hamarkada batzuk lehenago egindako hilketa batzuen pista bat. II. Mundu Gerrako Frantziaren Erresistentziara eramango gaituzte krimenek, eta krimen horiek argitzearen mende egon daiteke Aneren bizitza.

Erraza da Alberto Ladrónen Arotzaren eskuak eleberria gomendatzea, egoki uztartzen baititu thrillera, eleberri historikoa eta drama pertsonala;, horri esker, irakurlea hasiera-hasieratik murgiltzen da istorioan.

Enda (2014). Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezeak iraganerako bidaia bat proposatzen digu, gizon eta emakumeek erraldoi eta dragoietan sinesten zuten garai ilun batera.

Endan ez dago pertsonaia bakarra. Asko dira, eta beren istorioak istorio bakar batean biltzen dira. Endara Amari jainkosa amaren egoitzarako bide luzea egiten ari da; Ihabar, berriz, gerlari gisa onartua izateko borrokatzen ari da, eta Garr eszeptikoa bere hiriaren suntsipena eta biztanleen heriotza ahazten saiatzen ari da.

Leialtasunaren, traizioaren, askatasunaren, justiziaren eta morrontzaren artean borrokatzen diren pertsonaien mosaiko harrigarri bat da Enda. Fantasiaz beteriko istorio bat, generoa maite duten guztientzako gomendagarria.

Gezurra berdaderoa (2021). Bertol Arrieta

Libros en euskera recomendados Gezurra berdaderoa

Bertol Arrietak bizi-krisi bat kontatzen digu euskarazko eleberri honetan; guk ezin dugu esan inoiz sufrituko ez dugunik. Eleberri bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, protagonista. Eta horra non, 44 urterekin, pizza-banaketan hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen.

Bakarrik egoten etsi ezinik, eta hainbeste aldaketaren presiopean, norbaitengana gerturatu nahiko luke, eta bilatzen hasten da gertuen dituenen artean: Nagore pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua; Frida, artista bizizale eta misteriotsua; eta Ester, bere betiko neska-laguna.

Gezurra berdaderoa Bertol Arrietaren lehenengo lana da, eta ezaugarri hauek egiten dute berezi: orriz orri darion umorea, erotismo-printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Eskertuko du irakurleak. Seguru!

Twist (2013). Harkaitz Cano

Libros en euskera recomendados Twist

Twist eleberria gomendatzen zaie traizioa eta adiskidetasuna jorratzen dituen literatura gustuko duten guztiei.

Diego Lazkanok talde armatu bateko bi kide salatu ditu. Eta horrek ondorioak izan ditu: bi kideak desagertu egin dira, eta akabatu egin dituzte. Diego bien laguna zen, eta barrua ausikitzen dio haien heriotzak.

Diego Lazkano bi lagunen itzal haiek elikatu dute hogeitaka urtetan, lagunen ordez bizitzea bere erantzukizuna balitz bezala. Istorioaren oinarria euskal gatazka da, baina egileak, Harkaitz Canok, norberak bere bizitzatik ihes egiten duenean eta bereak ez diren beste bizitza asko bizitzen saiatzen denean sortzen diren erronkak ere planteatzen ditu.

Martutene (2013). Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoriaren obrarik onena da ziurrenik. Iraganera begira, dagoeneko lehengo bera ez den Donostia baten errepasoa egiten du, indarkeriaren amaieraren ondorioz zorionekoa dirudien baina gauza gehiegi atzean utzi dituen garai baten errepasoa.

Martutenek bi bikotekideren bizitza kontatzen du. Julia itzultzailea da; Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua, medikuak. Berriro osatzeko prozesuan dauden bi bikote dira. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, eta gogoz kontra bada ere, istiluak ezinegona sortzen ditu bi bikoteengan. Era guztietako erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.

Jenisjoplin (2020). Uxue Alberdi

Libros en euskera recomendados Jenisjoplin

Euskarazko liburu hau oso publiko zabalarentzat da gomendagarria. Liburu asko biltzen dira liburu bakar batean. Uxue Alberdik bizitza-, superazio-, borroka- eta indar-istorio bat kontatzen digu. Protagonista Nagore Vargas da, eta bere aitak Jenisjoplin esaten dio. Neska gazte ausart bat da, eta autoritatearen aurka borrokatu da bizitza osoan.

Zuku guztia ateratzen dio bizitzari. Arriskua bilatzen du, ez dio ezeri beldurrik, eta gazteen ezaugarri den presaz betea maitatzen du. Bilbora iristen denean, mundu berri baterako ateak irekitzen zaizkio, gatazkaz eta iraultzaz beteriko hiri batean. Bere amorrua piztu besterik egiten ez duen testuinguru gatazkatsu bat aurkituko du, klaseari, aberriari zein sexuari dagokienez.

Baina bere bizitza goitik behera aldatzen da seropositiboa dela eta hiesa duela jakiten denean. Bizitzeko eta etorkizuneko ikuspegia guztiz aldatzen zaio. Hausnarketa haste da, eta, harekin batera, zaurgarritasuna.

Ikusten duzunez, asko duzu irakurtzeko. Espero dugu gomendatutako euskarazko liburu-sorta hau zure gustukoa izatea.