Nahi duzu inork baino lehen ikusi ‘Go!azen'en denboraldi berria? Hiruna lagunentzako 10 sarrera zozkatuko ditugu, urriaren 22an Kursaalean lehen kapitulua familiarekin ikus dezazun.

Basakabiko neska-mutilen abentura berriak ezagutzen lehena izateaz gain, aktoreekin selfie bat atera ahal izango duzu photocallean. Benetako luxua!

Eta, zeremonia-maisu gisa, aurten ere Jon Gómez izango dugu gurekin.

Bazatoz?

Nola parte hartu zozketan

Zozketatzen ditugun hamar sarrera hirukoitzetako bat eskuratzeko, nahikoa duzu Euskaltelen jarraitzaile izatea Facebooken, Twitterren edo Instagramen, eta zozketa zoragarri hau norekin partekatu nahi duzun aipatzea iruzkinetan.

Ezin errazagoa.

Parte har dezakezu urriaren 16tik (11:00etan hasita) 19ra (asteartea) bitartean.

Zorte on!

Eta ez begi-bistatik galdu gure sare sozialak, laster izango baita beste zozketa bat Iruñeko aurrestreinaldirako.