Gasteizko jaiotzak hiriaren bereizgarri bihurtu dira, eta ez da harritzekoa; izan ere, hogei jaiotza baino gehiago ditu, urtero Gabonetan txikienei gozarazten dietenak.
Gasteizko jaiotza nagusien ibilbidea egingo dugu, eta zer ordutegi duten kontatuko dizugu, haiek ikustera joan zaitezen.
Eta berezienetako batekin hasiko gara, Floridako Jaiotzarekin.
Gasteizko Floridako jaiotza. 2023 – 2024ko Gabonak
Gabonetan, urtero, Arabako hiriburuko Florida parkea jaiotza bihurtzen da. Bisitarientzat erakargarria eta gasteiztar guztientzat harro egoteko modukoa da, jaiotza paregabe hori hazten lagundu baitute.
Gasteizko Floridako jaiotza handitzen joan da 1962tik aurrera, umeen belaunaldien ekarpenei esker.
Urte hartan inauguratu zen lehen jaiotza monumentala, bertako artistek sortutako tamaina errealeko irudiekin. Urte hartako Gabonetan, Gasteizek haitzuloko jaiotza estreinatu zuen, eta, gaur egun, 200 irudi inguru, eraikinak eta apaingarriak ditu.
Benetako artelanak dira, eta urtero gehitzen eta berritzen dira ; esaterako, baserritarraren irudia, zeina aurten lanbide berri batekin itzuliko baita, ehun-saltzaile lanbidearekin.
Nola geratu den ikusi nahi baduzu, 2023 – 2024 Gabonetan, 2023ko abenduaren 5etik aurrera ikus dezakezu Gasteizko Floridako jaiotza.
Gasteizko Floridako jaiotzaren ordutegia:
2023ko abenduak 5 – 2024ko urtarrilak 7
- Jaiotzaren ordutegia: 10:00etatik 21:30era.
- Haitzuloaren ordutegia: 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era.
Sarrera doan.
Gasteizko Floridako jaiotzako bisita gidatuak:
Ezagutu Florida parkeko jaiotza monumentalaren xehetasun guztiak ordu eta erdiko bisita gidatu batean. Bisitaren prezioa 6 € da, eta aukera duzu erreserba egiteko, hemen.
Eta ez ahaztu Olentzerori eta Mari Domingiri bisita egitea parkeko etxean.
Gasteizko jaiotzen ibilbideak Karmengo elizan jarraitzen du.
Karmengo jaiotzak Gasteizen
Florida parketik metro gutxira daude bisitatzea merezi duten Gasteizko beste jaiotza batzuk. Arabako Jaiotzen Elkartearen Karmengo jaiotzei buruz ari gara, zeinak Karmengo elizan eta Aita Karmeldarren komentuko klaustroan ikus baitaitezke.
Gasteizko jaiotza tradizionalak ikusi ahal izango dituzu, jaiotza oso originalekin batera, hala nola Playmobileko irudiekin egindakoa edo kaioletan egindakoak.
Gorosti Taldeak egindako jaiotzak eta hainbat ikastetxetako jaiotzak ere sartzen dira ibilbidean.
Gasteizko Karmengo jaiotzak noiz irekiko diren jakiten dugunean hemen jakinaraziko dizugu. Seguruenik, aurreko urteetako ordutegiekin jarraituko dute:
Gasteizko Karmengo Elizako jaiotzaren ordutegia:
2023ko abenduaren 16a - 2024ko urtarrilaren 6a
- Egunero: 11:00etatik 13.00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Gasteizko Aita Karmeldarren komentuko klaustroko jaiotzen ordutegia:
- Astelehenetik larunbatera: 11:00etatik 13.00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
- Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14.00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Sarrera doan.
Gasteizko jaiotzen ibilbidea
Floridako eta Karmengo jaiotzez gain, hogei jaiotzatik gora ditu hiriak, eta Gasteizko jaiotzen ibilbidea osatzen dute denen artean. Ikusi al dituzu denak? Hona hemen jaiotza nagusien zerrenda, eta bideoan, berriz, jaiotza guztien irudiak.
Gasteizko jaiotza nagusien zerrenda:
- Florida parkeko jaiotza monumentala.
- Karmengo jaiotzak: Karmengo eliza eta Aita Karmeldarren komentuko klaustroa.
- Maria Sortzez Garbiaren katedral “berria”.
- San Antonio komentua.
- San Migel parrokia
- San Bizente parrokia.
- Osmako San Pedro kapera.
- San Ildefonso kapera.
- Santa Maria Katedral “zaharra”.
- San Pedro parrokia.
- San Andres parrokia.
- Babesgabetuen Andre Mariaren parrokia.
- Aranako San Jose parrokia.
- San Frantzisko parrokia.
- Santa Maria de los Angeles eliza.
- Santa Maria Josefa museo-etxea.
- Gurutze Santuaren komentua.
- Farolen museo-etxea.
- Arabako Jaiotzen Elkartearen egoitza.
- Turismo Bulegoa.
- Jesusen Bihotza ikastetxeko jaiotza.
- Sokaren etxeko jaiotza.
- Goiuri Jauregiko jaiotzak.
- Salestarren komentuko jaiotza
- San Kristobal elizako jaiotza.
Eta ez ahaztu Arabako hiriburuko dendetako erakusleihoetan ikusgai dauden jaiotzak; hiriko kaleetan barrena zabiltzanean aurkituko dituzu.
Gozatu Gabonetako klasiko honekin!
Goiburuko irudia: Gasteizko Udala