Bi sarrera zozkatzen ditugu, bai eta etxeko txikiak taldekideekin batera futbol-zelaira ateratzeko aukera ere

Esperientzia ahaztezin bat bizitzera gonbidatzen dugu zure txikia. Apirilaren 17an izango da, 18:30ean, Athleticek Vigoko Celtaren aurka jokatuko duen partidan. (7 eta 12 urte artekoentzat):

Jokalari bati eskutik helduta zelairatuko dira haurrak.

San Mamesen partida ikusteko bi sarrera.

Zozketa hau bukatu da.

Lege oinarriak

2022/04/06tik 2022/04/08ra bitartean izango da indarrean sustapen hau. Euskaltelen bezeroentzat bakarrik da. 2022/04/08an egingo da zozketa. Telefono bidez jarriko da Euskaltel irabazleekin harremanetan.