Euskaltelen FTTR zuntza da azken berritasuna zure etxeko edo negozioko txoko bakoitzerako. Ez badakizu zer den, jarraian kontatuko dizugu FFTRa zer den, nola instalatzen den, zenbat balio duen eta zer abantaila dituen Euskaltelek Euskadin eta Nafarroan dagoeneko eskaintzen dizun punta-puntako teknologia horrek.

Konektibitateak sekulako bilakaera izan du azken hamar urteotan. Hasieran, ADSLa genuen (orain desagertu egingo da, gure blogeko post honetan kontatzen genizun bezala).

Ondoren, zuntz optikoa etorri zen: eraikinetako atarietara iritsi, eta kable koaxialarekin konektatzen zen etxebizitzetara. Gaur egun, ohikoena da etxe bakoitzeko bideratzaileraino iristea zuntza, eta handik wifi bidez banatzen da konexioa etxeko gainerako lekuetara.

Baina zuntza erabiltzen dutenen beharrak aldatu eta areagotu egin dira. Hori ikusirik, Euskaltelek beste urrats bat egin du orain, eta merkatuko zuntz ikusezin indartsuena zabaldu du.


Zer da FTTRa?

FTTR siglak Fiber to The Room esan nahi du; hau da, “zuntza gelaraino”; modu berri bat, abiadura handia etxebizitza edo negozio bateko txoko guztietara iristeko.

Beste teknologia ezagunago batean oinarriturik dago: FTTH edo Fiber to the Home, hau da, “zuntza etxeraino”. Baina FFTRak ez du eramaten zuntz optikoa eraikinera bakarrik, espazio guzti-guztietara baizik, izan gela indibidual bat, izan bulego bat, bi adibide jartzearren.

Euskaltelen FTTR zuntza da kalitatea eta abiadura edonon bermatzen dituen teknologia bakarra, eta etenik gabeko konexioa ahalbidetzen du etxe edo negozio osoan, zuntza modu garbi, ikusezin eta azkarrean hedatuta.

Nola instalatzen da Euskaltelen FTTR zuntza?


FTTR plano eus


FTTR teknologiak, bideratzaile optiko nagusi bat erabiltzeaz gainera, bigarren mailakoak ere erabiltzen ditu, zuntz optikoarekin zuzenean konektatzen direnak.

Instalazioa pertsonalizatua da, eta ia-ia hautematen ez den zuntz fin baten bidez egiten da. Zuntz hori, berotzen denean, hormari (edo sabaiari) itsatsita gelditzen da, guztiz integratuta eta zigilatuta.

Gure instalatzaile espezializatuak joango zaizkizu etxera, eta haiek utziko dizute Euskaltelen FTTR zuntza erabiltzeko prest, etxean obrak edo zuloak egin beharrik gabe.

Gure instalatzaile-taldeak konfiguratuko eta emango dizu beharrezko ekipamendua, eta alokairu-modalitatean erabiliko duzu.

Hala, prest egongo zara Euskaltelen FTTR zuntz berriaren abantailak aprobetxatzeko.

Euskaltelen FTTR zuntzaren abantailak

Euskaltelen FTTR zuntzak onena eskaintzen du konektibitateari dagokionez: kalitatea eta abiadura bermatuta egongo dira zure etxeko txoko guztietan.

Hasteko, desagertu egingo da etxe eta negozio askoren arazo handienetako bat: seinalea hala-hola iristea segun eta non zauden.

Horrenbestez, Euskaltelen FTTR zuntzaren abantaila handien artean, hauek azpimarra ditzakegu:

  • Estaldura osoa eta etenik gabeko wifia gela guztietan.

  • Abiadura handiagoa.

  • Latentzia % 60 ere murriztea. Bereziki eskertuko diguzu, baldin eta ikastaroak online egiten badituzu edo gamerra bazara.

  • Eta, negozio bat baduzu, kalitatea irabaziko duzu bideokonferentziak egitean edo telelanean aritzean, besteak beste.

Euskaltelen FTTR zuntzaren prezioak

Euskaltelen FTTR zuntz-zerbitzuak 10 € balio du hilean. Kostu horren barruan sartzen da zuntza lehenengo gelara eramatea. Gaineratzen duzun gela bakoitzeko, hilean 5 € gehiago ordainduko duzu.

Bestalde, FTTRa instalatzea FTTHa instalatzearen osagarria da, zeinak 99 € balio baitu; halere, % 100eko deskontua izango duzu, 12 hilabetez irauteko konpromisoa hartuz gero.

Gainera, mugikorreko aplikazio bat izango duzu doan, eta, haren bitartez, une oro monitorizatu eta kontrolatu ahal izango duzu zer egoeratan dagoen etxean edo negozioan zabaldutako soluzioa.

Harremanetarako eta informazio gehiago eskuratzeko bideak

Euskaltelen FTTR zuntza kontratatu nahi baduzu zure etxerako edo negoziorako Euskadin edo Nafarroan euskaltel.com/eu/fttr webgunean kontsultatu dezakezu informazio guztia.

Bestela, deitu 944 020 153 telefono-zenbakira, eta azken belaunaldiko zuntzari buruzko zalantza guztiak argituko dizkizugu, etxeko txoko guztietan izan dezazun Interneteko konexiorik onena.