Smartphoneak
Deskonektatu teknologiatik udan
Teknologiaren erabileran, oreka bilatu behar duzu; ongizate digital deritzo horri, eta moda-modan dago. Zergatik ez duzu aprobetxatzen opor-garaia teknologiatik pixka bat deskonektatzeko?
Teknologiaren erabileran, oreka bilatu behar duzu; ongizate digital deritzo horri, eta moda-modan dago. Zergatik ez duzu aprobetxatzen opor-garaia teknologiatik pixka bat deskonektatzeko?
Harro egoteko moduko lurraldea dugu, eta, hemen bertan ibilaldiak egitea uda honetako planik bikainena iruditzen zaigu. Oinez edo bizikletaz, ondo etorriko zaizu mugikorreko aplikazio hauek erabiltzea.
Nahi adina plan egin ditzazun zure Euskaltelen mugikorreko tarifan gigarik gabe gelditzeko beldurrik gabe, erdi-prezioan jarri ditugu datu estren gure bonuak.
Emojien familia hazi eta hazi ari da urte batetik bestera. Aurten, 117 ikono berri erantsi dira, pentsa! 3.000 baino gehiago dira dagoeneko. Hori eta beste zenbait kontu bitxi ere azalduko dizkizugu Emojiaren Nazioarteko Egunean.
EuskarAbentura espedizioa datorren urtera atzeratu behar izan da, egungo egoeragatik, baina abenturak martxan segitzen du. Erronka, dinamika eta sari ugari dituzu zain EuskarAbentura 2.0n, Instagrameko @euskarabentura kontuaren bitartez.
Mugikorra txikituta amaitzen duzu beti uda. Ez, hondarra ez zaio zuri adina gustatzen, eta dar-dar egiten du ur ertzean selfie bat ateratzen duzun bakoitzean. Lehen sorospenei ihes egin nahi badiezu eta berria erosi nahi ez baduzu (oraindik berri-berria duzulako), kontuz ibili behar duzu zuk hobekien eta mugikorrek okerren pasatzen duzuen hilabeteetan ?. Lau gauzatxo izan behar dituzu kontuan Euskaltelen mugikorrak uda on bat igaro dezan. Kontuan hartu!