Euskara modu atsegin, praktikoan eta doan praktikatu eta hobetu nahi duzu? Eman begiratu bat guk hautatutako aplikazio-sortari, guztiak ere egokiak haurrek zein helduek euskara menderatzeko eta euskaldun aditu bihurtzeko.

Hizketa-ereduak

Hizketa-ereduak aplikazioak euskara erreala erakusten du, hau da, zure eguneroko jardueretarako behar duzuna.

Haren elkarrizketa-ereduak oso lagungarri izango zaizkizu; testuingurua kontuan hartzeaz gainera, aplikazioaren adibide guztiek Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak berrikusita eta onartuta daude.

Androiderako dago eskuragarri.

Bagoaz

Ikasi euskara 36 ikasgai interaktiboren bidez. Irakasgai horiek gai asko lantzen dituzte, eta gramatika, sintaxia edo hitzen ahoskera lantzeko balio dute.

Ikasgai bakoitza bukatutakoan, ariketa praktiko batzuk egiteko aukera izango duzu, egindako urratsak ikusteko.

Aplikazioak hiztegi bat ere badu, oso baliagarria zalantzak argitzen laguntzeko.

Androiderako dago eskuragarri.

Ikastek

Tableta eta gailu mugikorretarako doako aplikazio-suite bat, euskara modu atseginean ikasteko edo hobetzeko, zailtasun-maila desberdineko joko bisual erraz eta intuitiboen bidez.

Ikastek-ek zenbait aplikazio ditu. Ikasitz, Ikasikusi, Ikasesteka, Ikaszopa edo Ikasordena aplikazioek termino errazak irakasten dizkiete etxeko txikiei; beste aplikazio batzuk, berriz, helduentzat eta, bereziki, EGA azterketa egin nahi dutenentzat pentsatuak daude, gaitasun-proben benetako adibideak baitituzte.

iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak ditu.

Deklinabidea

Arazoak dituzu euskal deklinabidearekin?. Izenak berak adierazten duenez, Deklinabidea aplikazioak euskararen alderdi bihurrienetako batekin laguntzea du helburu.

1.000 ariketa baino gehiago dituzu, deklinabide-kasu desberdinak praktikatzeko. Gainera, ariketak amaitu ostean, egindako akatsak erakutsiko dizkizu aplikazioak, non dauden eta nola zuzendu ikus dezazun.

App Storen eskuratu dezakezu.

Hitzak Ikasiz

Euskara ikasten ari direnentzako laguntzarik onena, ideia xume batetik abiatuta: zoriz agertzen diren hitzak itzultzea.

Aukera izango duzu zerrendak zabaltzeko edo berriak egiteko, bai eta kategorien edo lehentasunen arabera antolatzeko ere.

iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak ditu.

Euskera Metodoeseyde

Entzun, errepikatu eta ikusi testuak, edo jolastu etxeko txikiekin.

Irakurri itzuli beharreko kontzeptua, ikusi irudiak, entzun eta errepikatu ozenki..., eta hasi praktikatzen. Nahi bezala konfigura dezakezu aplikazioa. Informazio gehiago, hemen.

Ez duzu aitzakiarik euskara ez hobetzeko :) Nahikoa duzu zure smartphonea edo tableta hartzea eta aplikazio horietakoren bat deskargatzea euskara ikasteko edo dakizuna sakontzeko.