Astigarragako 4.000 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, herri horretako bizilagunek 10 giga arteko Interneterako sarbide simetriko ultralasterrak izan ditzakete, estaldura handiagoa,WiFi 6 teknologiari esker, eta Android4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.
Kaixo, Astigarraga
Donostiatik oso gertu Astigarraga dago, sagardoaren lurraldea. Izan ere, herri hau leku ezin hobea da gure edari tradizionalenetako baten kulturaz gozatzeko. Sagardoaren Museoan sagarraren mundu liluragarriaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagut ditzakezu, sagardo-aukera zabala dastatzeaz gain. Txotx!
Baina, alderdi erakargarri horiez gain, Astigarragak lotura estua du Done Jakue Bidearekin. Ez bakarrik Gipuzkoako Done Jakue bidean dagoelako, baizik eta apostoluari eskainitako baseliza bat dagoelako Santiagomendiren gailurrean.
Tradizioa eta abangoardia uztartu dira Astigarragan, telekomunikazio-zerbitzu aurreratuenak baititu orain, Euskaltelen azken belaunaldiko zuntz optikozko sare berriaren hedapenari esker.
Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?
Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.
Kontsultatu hemen ea Zuntza MAX iristen den zure etxera.
- XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoak lor daitezke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
- WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.
Ekipamendua doan aldatuko dizugu
Euskaltelen Astigarragako bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.
FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan
Astigarragako udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.
Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.
Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.
Irudia: Astigarragako Udala.