Realeko nesken entrenamendu batean eta Euskaltel Euskadiko mutilen beste batean sartu gara, eta Gabonak nola pasatuko dituzten kontatu digute.

Nuria Mendoza, Bárbara Latorre eta Lucía Rodríguez Realeko jokakariek eta Gari Bravo, Mikel Bizkarra eta Peio Goikoetxea Euskaltel Euskadiko txirrindulariek argi dute: etxean eta familiarekin, hori da jai hauetarako planik onena, nahiz eta aurten nahi baino senitarteko gutxiago elkartuko diren.

Mahaian

Egunotan, atseden hartzeko eta etxekoekin mahaiaren inguruan elkartzeko aprobetxatuko dute. Eta mahaian ez dira faltako ganbak eta antxumea; zapoa ganbekin, galet-zopa, haragi errea, kardua, lupia edo azpizuna. Peioren etxean, Gabonetako mahai-zapi berezia ipintzea da garrantzitsuena.

Eta postre on bat ere ezin falta; Nuriak, Bárbarak eta Lucíak beren herri eta hirietako denda txiki eta Gabonetako saltokietan bilatzen dituzten postre goxo horietako bat. Garik, berriz, oso gogoko ditu Eceiza eta Gorrotxategiren turroiak.

Hilaren 24an, kuadrillakoekin topa egiteko eta, 25ean, txakolin goxo bat edo beste edozer hartzeko, Nuriak eta Garik nahikoa dute herriko plaza; Barbarak, berriz, nahiago etxean, familiaren konpainian; eta Mikel eta Peio entrenamendu-taldekoekin elkartzen dira.

Ibilaldi eder baterako gomendioak

Gabonetako argi guztiak ikusiz Donostiako erdialdean ibiltzea, Urumea ibaian paseatzea, Piedramillera herrira joatea —elurrarekin bada hobeto—, Mañariko Urkuleta ingurua eta kostaldean zehar bizikletaz ibilaldia egitea dira Gabonetako tripakadak digeritzen laguntzeko gomendatzen dizkiguten ibilaldietako batzuk.

Ez dadila film on bat falta

Nuria eta Barbararentzat, Gabonetan ikusi beharreko film bat Solo en casa da. Macaulay Culkinen etxeko abenturen aurkari bakarra El Grinch da, Lucíaren aukera gogokoena. Garyk Carmen Machiren pelikulen alde egin du, eta Mikelek Mr. Bean-en umorea aukeratu du. Eta, Peiori gertatzen zaion bezala, Gabonetako filmak ez badira bereziki zure gustukoak, hor izango dugu beti Gladiator.

Eta 2021erako desio bat

Osasuna, osasuna eta osasuna. Taldeek arrakasta ugari izatea, eta denok dugun nahia: normaltasunera itzultzea.

Zorte on eta urte berri on!