Euskaltelek bat egiten du kulturaren aldeko Alerta Gorria mugimenduarekin; izan ere, kulturaren industriak inoiz baino gehiago behar ditu gure laguntza eta konpromisoa une zail hauetan. Babes horren erakusgarri berriena “Akelarre” filma da. Eta merezi du ikustea.

“Akelarre”

Euskaltelek parte hartu du “Akelarre” filmean, eta dagoeneko zinemetan dago, zure zain. Gure lurrari estu lotutako film bat da: Euskal Herrian errodatu da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta ekoizleak ere bertakoak dira: Koldo Zuazua (Kowalski Films) eta Iker Ganuza (Lamia Producciones).

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko fikziozko film espainiar bakarra izan da “Akelarre”.

Pablo Agüeroren seigarren film luzea da, eta protagonistak Amaia Aberasturi aktore bizkaitarra eta Àlex Brendemühl dira (XVII. mendean Euskal Herrian sorginak jazarri zituen inkisidore baten pertsonaia interpretatzen).

Begira zer itxura ona duen:

Askotariko proiektuak

Ikus-entzunezko ekoizpen askotan parte hartu dugu; horietako batzuk ekarriko dizkizugu gogora.

Historia gustuko baduzu, gustuko izango dituzu hauek: “El Batallón Gernika”, Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren gudariei buruzkoa; “La Epopeya Industrial Vasca”, 150 urteko industrializazio-prozesuaren errepasoa; “Voces de Papel”, Jose Antonio Agirreren Parisko erbestealdiari buruzkoa; edo “Baskavigin”, 1615eko euskal baleazaleen Islandiako historia bat.

Abenturazaleok, berriz, gozatu egingo duzue “Gallo” surflariaren bizitzarekin eta norbere mugak gainditzeari buruzko Mikel Rentería eta Mentxu Mendietaren historiarekin: “WOPeak”. Semeari gaixotasun arraro bat diagnostikatu ondoren, bikoteak zortzimilako bat egitea hartu zuen erronka gisa.

Eta beste hauetan ere hartu genuen parte: “Igelak”, Goya Sarietarako 15 izendapen jasotakoa; “Acantilado”, Lucía Etxebarríaren El contenido del silencio nobela oinarri duena, eta “La pequeña Suiza” barregarria.

Eta ezin ahaztu “Handia” —izenak berak adierazten duenez film handia—, Altzoko handiaren historia kontatzen duen filma. Dagoeneko ikusgai dago Netflixen; orain, Euskaltelen telebistako 4K deskodetzailetik ikus dezakezu.

Beldurrezko eta fantasiazko film on bat ikusi nahi baduzu, ez huts egin “Errementari”, eta animazioa nahiago baduzu, berriz, hor duzu “Nur eta Herensugearen tenplua”. Eta, berriki, Ibón Casas musikari donostiarraren bizitzari buruzko dokumental batean ere lagundu dugu: “Apaga la luz y verás”.

Zinema Euskaltel telebistan

Baina zinemarekiko dugun konpromisoa are handiagoa da. Urtero eramaten ditugu Euskaltelen telebistara Donostiako Zinemaldiko eta Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinemaren eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film hautatu batzuk. Noiznahi ikus ditzakezu Replaytekan.

Zinema ikusteko gogoz geratu zara? Zoaz “Akelarre” ikustera, eta hitz egingo dugu gero.