Itzulia oso berezia da Euskaltel Euskadiko txirrindularientzat. Eta aurten, are bereziagoa. Taldea etxera itzuli da zortzi urteren buruan, eta gogor ari da entrenatzen gurean berriz bizitzeko marea laranjaren arrakasta handiak.
Aurtengo Itzulia Arrate gainean erabakiko da
Gure lasterketa kutunenaren 60. edizioa apirilaren 5ean hasiko da Bilbon egingo den erlojupeko proba batekin.
Sei etapa izango dira guztira, eta hilaren 10ean izango du errematea, Arraten, Itzuliaren leku berezienetako batean. Txirrindulariek den-dena eman beharko dute etapa horretan, lasterketako gogorrena: Ondarroatik Arratera joan beharko dute, eta 6 mendate igo beharko dituzte bidean.
- Bilbo - Bilbo (CRI)
- Zalla - Sestao
- Amurrio - Ermualde (Laudio)
- Gasteiz - Hondarribia
- Hondarribia - Ondarroa
- Ondarroa - Arrate (Eibar)
Zatozte txirrindulariak aldapa gora ari direnean animatzera! Jantzi ditzagun laranjaz etxeetako leiho eta balkoi guztiak, aurtengo marea ez baitu inork geldituko.
Gauza gehiago jakin nahi dituzu txirrindulariez? Sartu YouTubeko gure kanalean, eta ezagut itzazu:
Euskaltel Euskadi Itzulian egongo da
Familia laranjako kide guztiak ilusioz gainezka gaude udan Euskaltel Euskadi Vueltan izango delako berriz. Horixe da azken urteotan egindako lanarentzako oparirik ederrena.
Talde laranjak UCI World Tourreko hiru itzuli handietako batean parte hartuko du, eta gogotsu dago zaleekin partekatzeko denboraldi honetako erronkak. Jesús Ezkurdia taldearen manager orokorraren hitzetan: “Zaudete ziur etapa bakoitzean dugun guztia emango dugula; ez dugu bestela ulertzen txirrindularitza, eta, horretarako, zuen animo eta aupadak nahi ditugu entzun bide-bazterrean eta sare sozialetan”.
Han izango gara. Euskaltel Euskadiren urtea da aurten. Elkarrekin indartsuagoak gara!