Amaia euskarazko neska-izena erreferentziazko izenetako bat da Euskal Herrian.
Emakume-izen ohikoa da, eta haren ospea gure mugetatik kanpo ere zabaldu da. Ia 15.000 emakumek dute Amaia izena. Bistakoa da, beraz, oso ugaria dela. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 31 da. Beraz, izen ugaria izan da azken urteotan jaiotakoen artean.
Gainera, izen hori dute zinemako eta literaturako pertsonaia ospetsu batzuek.
Amaia izenaren jatorria
Amaia izenaren inguruko bitxikerietako bat haren jatorria da. Espekulazio batzuen arabera, Amaya herriaren eta tontorraren euskarazko aldaera da izena; Burgosen daude toki horiek, baina badirudi hori ez dela izenaren benetako jatorria. Kasu honetan, izenaren etimologia indoeuroparra da, eta amma (ama) hitzetik dator; “hiri ama” izango litzateke esanahia.
Amaia izenak ospe handia hartu zuen Euskadin Francisco Navarro Villosladaren Amaya y los vascos en el siglo VIII eleberri historikoaren eraginez. Kasu horretan, izenaren jatorria “amai + a” da.
Oihartzun handiko obra izan zen, legenda herrikoiak kontatzen baititu, non Amaia protagonistetako bat baita.
Amaia izenaren esanahia
Amaia edo bukaera.
Ezaugarriei dagokienez, Amaia izeneko pertsonek gustuko dute familia-giroa, eta maitekorrak eta gertukoak dira.
Amaia izeneko emakumeak
Amaia izena nahiko zabalduta dagoenez, izen horretako emakume ezagun asko daude.
- Amaia Aberasturi: aktorea, modeloa eta dantzaria.
- Amaia Salamanca: aktorea (1986).
- Amaia Montero: abeslaria (1976).
- Amaia Uranga: abeslaria (1947).
- Amaia Aguirre: bertsolaria.
- Amaia Zubiria: abeslaria.
- Amaia Uribe: bertsolaria.
- Amaia Telletxea: bertsolaria.
- Amaia Ugartemendia: eskubaloi-jokalaria.
- Amaia Telletxea: idazle eta irakaslea.
- Amaia Serrano Mariezkurrena: unibertsitate-irakaslea eta literatura-kritikaria.
- Amaia Ruiz: aktorea.
- Amaia Romero Arbizu: abeslaria.
- Amaia Osaba Olaberri: piraguista.
- Amaia Lasa Alegria: irakasle eta idazlea.
- Amaia Lanbarri: futbolaria.
- Amaia Arrazola: ilustratzailea.
Nola idazten da Amaia izena beste hizkuntza batzuetan?
Amaia Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako izena da, eta beste hizkuntza bateko aldaera bakarra Amaya da; hain zuzen, hala idazten dute gaztelaniaz.
Hala ere, Amaia izena ez da Iberiar penintsulara mugatzen. Izan ere, ingelesez, frantsesez eta alemanez ere erabiltzen dute, Amaya aldaeran.