Gustuko duzu informatika? Gustatzen zaizkizu onlineko jokoak? Gustuko duzu lagunekin egotea? Eta lagunekin kanpinera joatea edo berandu arte berriketan aritzea? Imajinatu lau eguneko party jendetsu bat, zalez eta jokoetako, softwareko edo sormen digitaleko adituz inguratua... Sarera konektatutako 5.000 ordenagailu baino gehiago, eta 50.000 metro koadro baino gehiago, ikastaroetarako, jokoetarako eta giro onerako.

Halakoxea da Euskal Encounter, eta 31. edizioa egingo da aurten, uztailaren 22tik 25era. Berriro ere presentziala, Bilbao Exhibition Centren, eta Euskaltelek babestuta.

Nola hartu parte Euskal Encounter-en

Euskal Encounter

Bi aukera dituzu: publiko gisa joan zaitezke edo ordenagailuen gunera joateko akreditatu.

Lehenengoentzat, doako eremu ireki bat dago, OpenGune izenekoa; partyan parte hartzen dutenentzat nahiz publiko orokorrarentzat da.

Bigarrenerako, kontuan izan akreditatzeko ordutegia: ostegunean, hilaren 21ean, 16:00etan hasiko da, eta astelehenean, hilaren 25ean, 17:00etan amaitu. Lau egunetarako sarrera eros dezakezu, ordenagailu-postuarekin edo gabe, edo egun baterako sarrera bat erosi. Kontsultatu hemen 2023ko Euskal Encounterrera joateko informazio guztia.

Partyan bertan atsedenerako gune bat ere jarriko da, han lo egin nahi dutenentzat. Aurten, gainera, catering-zerbitzua ere egongo da.

Euskal Encounterreko jarduerak

Actividades de la Euskal Encounter

Aurten ez gara txikikeriatan ibili, eta party beteranoak ez du inor erdizka utziko. Hitzaldiak, tailerrak, jokoak, topaketak... eta giro ona, ikasi, partekatu eta gozatu dezazun.

Hona hemen jarduera batzuen berri, labur-labur:

Sormen digitala

Ordenagailuen garaiko artea da. Aukeratu hiru gai nagusi hauen artean, irudi digitalak sortzea, musika digitala edo programazioa, eta aurkeztu zure ekoizpena lehiaketara, bakarka nahiz taldean.

Hardwarea

Badakizu zer den moddinga? Zure ekipoak pertsonaliza ditzakezu; baita altzariak ere! Probatu zure sormena eta trebetasuna, eta bihurtu modder.

Jokoak

Euskal Encounter

Hau zuretzat da, gamer. Hartu parte eta jo erronka lagunei Euskal Encounter-eko PCrako eta bideo-kontsoletarako jokoen lehiaketetan. Age of Empires, League of Legends, Fifa 23, StreetFighter 6, Minecraft...eta beste asko dituzu aukeran.

Streaminga

Norbaitek kontatu behar du zer gertatzen Encounterretan, ezta?

Ez huts egin Encounter TV, Encounterrekin batera mugitzen den saioa, eta ikasteko eta zure sorkuntzak partekatzeko lehiaketak, tailerrak eta gainerako jarduerak.

Hitzaldiak eta tailerrak

Ezagutu adimen artifizialari, errealitate areagotuari, robotikari, 5G teknologiari edo metabertsoari buruzko azken berrikuntzak eta joerak.

Esteka honetan ikus dezakezu jarduerei buruzko informazio zehatz eta eguneratua:

Uztailak 22, larunbata

  • 10:00 - Gunea irekitzea Opengune:
  • 10:30 - 13:30 2. tailer-eremua: Zer dira Ikasketa Automatikoa, Deep Learninga, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendua, eta non sartzen da ChatGPT-a horretan guztian?
  • 11:00 - 11:45 Hitzaldien gunea: AArekin sortutako obrak. Giza sorkuntzaren amaiera? Fenomeno horri buruzko hausnarketa eta etorkizuneko proposamenak
  • 16:00 - 16:45 Hitzaldien gunea: Pixelen atzean begira
  • 16:00 - 19:00 2. tailer-eremua: Active Directory Purple Team
  • 18:00 - 20:00 1. tailer-eremua: Smart Home eta IOT, ESP32 mikrokontroladorearekin
  • 21:00 - Gunea ixtea OpenGune

Uztailaren 23a, igandea

  • 10:00 - Gunea irekitzea Opengune
  • 10:30 - 13:30 2. tailer-eremua: AA sortzailea: Hemen da iraultza
  • 12:00 - 12:45 Hitzaldien gunea: Gauzen Internet: munduaren kontrola zure esku
  • 13:00 - 13:45 Hitzaldien gunea: AA sortzaileak hil ote du Metabertsoa? Edo haren zain zegoen?
  • 16:00 - 16:45 Hitzaldien gunea: Teknologia berritzaileek ingurumenean duten eragina
  • 16:00 - 19:00 2. tailer-eremua: Diseinatu eta sortu zure lehen bideojokoa, profesional batek bezala, arratsalde batean
  • 18:00 - 20:00 1. Tailer-eremua: Gameboy Pi-Advance
  • 21:00 - Gunea ixtea Opengune

Uztailak 24, astelehena

  • 10:00 - Gunea irekitzea Opengune
  • 10:30 - 13:30 2. Tailer-eremua: DaVinci Resolve, bideoak editatzeko tresna ezin hobea
  • 11:00 - 11:45 Hitzaldien gunea: Gaia-X Open-Source Software (OSS) Community, datu-espazioak eraikitzeko muina
  • 12:00 - 12:45 Hitzaldien gunea: RetroEuskal-en 20 edizio: retroaren atzera begirakoa ospatzen
  • 13:00 - 13:45 Hitzaldien gunea: Ekonomia zirkularra ordenagailuak berreskuratzeari aplikatua
  • 16:00 - 19:00 2. Tailer-eremua: Twine: Sortu zure narrazio-abentura
  • 21:00 - Gunea ixtea Opengune

Bestelako aisialdiko jarduerak

Erabaki ezinik daudenentzat, zer egin ez dakiten inkorformistentzat edo, besterik gabe, gogoa dutenentzat, beste jarduera hauek ere prestatu ditu partyak: zinemako, jokoetako edo musikako tribiala, papers flight simulator, powerpoint karaoke, fast comic... baita plastilina-lehiaketa bat ere, analogikoenentzat.

Etorriko zara Euskadiko party desiratuenera?