Dagoeneko baldin baduzu Instagrameko kontu bat, proposatzen dizugu euskal ukitu bat ematea zure timelineari. Aspertuta bazaude katutxoez, janari-platerez eta lagunen selfiez, eta Euskadiko argazkirik onenez gozatu nahi baduzu, bi komunitate oso TOP gomendatzen dizkizugu: Igerrak eta Igers Euskadi.
Igerrak
2015eko Durangoko Azokan aurkeztu zen, eta geroztikerreferentzia bihurtu da euskararen sustapenean. Haren administratzaileek, Oneka Tiradok eta Aitor Bilbaok, hauxe hartu zuten xedetzat: euskaldunak batzea, mundu guztian, Instagram bidez. Kontu horretatik gehien gustatzen zaiguna: antolatzen dituzten asteko erronkak eta argazki-lehiaketak. Administratzaileek gai bat proposatzen dute —hitz bat izan ohi da—, eta jarraitzaileek hitz horrekin lotutako argazkirik onenak igotzen dituzte. Animatuko zara? Ziurtatzen dizugu argazki ederrez beteko dela zure Instagram kontu horren jarraitzaile egiten bazara eta, gainera, zure sormena lau haizetara zabalduko duzula.
|
Igers Euskadi
Beste kontu interesgarri bat Euskadiz eta argazkilaritzaz maiteminduta daudenentzat. Euskal instagramer komunitate bat, ustekabeak emango dizkizuna. Zure hiria beste begi batzuen bitartez ikusi ahal izango duzu, edo ezagutzen ez zenituen txoko batzuk ikusi, bisitatzeko gogoa pizteraino. lagundu nahi baduzu eta zure irudiak kontu horretan ateratzea nahi baduzu, argazkiak traol honekin jarri besterik ez duzu: #igerseuskadi. Izan zintezke hurrengo asteko erabiltzaile nabarmendua! Gainera, komunitate horrek geldialdiak antolatzen ditu, elkarrekin argazkiak ateratzeko, lagunak egiteko eta tarte atsegin bat igarotzeko. Euskadiko hiriburuek ere badituzte beren komunitateak, objektiboen atzeko artistaz beteak: @igersbilbao, @igersdonostia eta @igersgasteiz.
|
Zein dituzu gogoko kontuak Instagramen? Bakarren batek maitemindu zaitu? Esaguzu iruzkinen atalean, gu ere instagramer gara eta ;)