Teknologia funtsezko baliabidea da enpresen hazkunde- etahedapen-prozesuan. Helburu izatetik bitarteko izatera pasatu daekoizpen-prozesuak optimizatu eta hobetzeko, bezeropotentzialentzat epeak laburtuz, eraginkortasuna handituz etaazken zerbitzua indartuz. Zerbitzu teknologikoak enpresenbeharretara egokituta, merkatuko kokapena hobetzen laguntzen dugu.
Horretarako,ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera gertutik ezagutzea,bakoitzaren beharrak, erronkak, zalantzak, bai eta beldurrak ere,zein diren jakitea. Hurbiltasunaren bidez eta bereneguneroko lana ezagututa bakarrik plantea ditzakegu berenjarduera bultzatuko duten irtenbideak eta zerbitzuak.
Euskaltelen, konektagarritasuneko hornitzaile izatetik enpresen aholkulari eta teknologia-bideratzaile izatera pasatu gara.Izan ere, gaur egun, hurbiltasuna ezinbesteko faktorea dalan-prozesu berriak, kostuen eraginkortasunean hobekuntzalehiakorrak eta negozio-eredu bakoitzerako aukera berriakidentifikatzeko.
Hurbiltasuna dibulgatzaile- etadinamizatzaile-rola izateko, eta eragile teknologiko liderrekin(enpresa bakoitzarentzat gako izango diren irtenbideak proposatukodituztenak) aliantza berriak egiteko.
Azken batean, Euskaltelen,konpromisoa dugu gure bezeroen negozioekin, eta hurbiltasunarenaldeko apustua egiten dugu, uste baitugu lagungarria delaurrutira iristeko. Gure helburua da bezeroa ezagutzea eta harkbenetan behar dituen produktuak eta zerbitzuak eskaintzea.Hauxe da arrakastaren gakoa: bezeroarengana hurbiltzea, etaharen jarduerari benetako bultzada emango dioten soluzioak etazerbitzuak aurkeztea.
Azken batean, hurbil egotea, urrun iristeko.