Euskaltelen oso ondo dakigu balio handia dutela datuek. Badakigu orobat zure negozioaren funtzionamendurako eta hari buruzko informaziorako nahitaezkoa dela “zero arriskua”: produktu bat diseinatzeko plan baterako, edozein tresna informatikotarako edo zure bezero baten edozein datutarako. Ezin da gertatu informazioa galtzeko edo hark ihes egiteko arriskua eragin dezakeen istripurik, ezta hondamendi naturalik ere. Oso ondo dakigu hori Euskaltelen.
Horren jakitun, zure datu, komunikazio, prozesu eta tresna digital guztien eskuragarritasuna bermatzen duen tresna bat jarri dugu martxan. Negozioen jarraitutasuna da irtenbidea (Business Continuity, ingelesez), eta zure enpresaren jarduera sekula ez etetea da haren xedea.
Estatistiken arabera, enpresa baten gorabehera teknologiko gehienak sistema elektrikoen matxuren ondorio dira. Baina ez da hori guztia: enpresen erdiak ia ez du ezer aurreikusia halako gorabeherak gertatzen direnerako; aurreikusia dutenek, berriz, denbora asko behar dute datuak berreskuratzeko. Eta beste kontu bat ere bada: segurtasun-kopiak ez dira denerako konponbidea, horiek ere poto egiten baitute batzuetan.
Gure Negozioen jarraitutasuna irtenbidea berariaz pentsatua dago halako egoerei eta beste askori ere aurre egiteko: muturreko eguraldia, suteak, arazo teknologikoak, sabotajeak... Ezerk ez du geldituko zure enpresaren funtzionamendua. Hemendik aurrera, zure enpresaren prozesu guztiak eta informazio guztia salbu egongo dira, eta edozein unetan eskuragarri, VMWarerekin elkarlanean diseinatu dugun tresnari esker. Teknologia aitzindaria da mundu mailan, eta aukera ematen du informatika-ingurune osoa birtualizatzeko, negozioa % 100 eskuragarri egon dadin edozein unetan.
Laster ikusi ahal izango duzu zeure begiekin: apirilaren 10ean Bilbon eta apirilaren 11n Arrasaten, hain zuzen. Egun horietan, hodei hibridoko ITko gure soluzio eta zerbitzu berriak aurkeztuko dizkizugu, eta, VMWareren eskutik, Negozioen jarraitutasunerako hodeiko zerbitzuak erakutsiko dizkizugu, oinarrian VMWare vCloud Availability dutenak. Gure soluzioaren oinarria datacenter birtual bat da, hots, hodeiko biltegiratze-zentro pribatu bat, enpresetako IT sistemek behar dituzten kontaketako, biltegiratzeko eta lizentzia-eskuratzeko elementu guztiak dituena. Hodeirako konektagarritasun natiboa eskaintzen du, zure enpresaren sare pribatuarekin, banda zabaleko mugarik gabe eta erabat modu seguruan, eta 1 GB simetrikora arteko Interneteko sarbide erredundantearekin. Eta datacenter hurbilak ditu, lurraldeko zenbait tokitan kokatuta, datuen etengabeko erredundantzia bermatzeko; eta ENSk (Esquema Nacional de Seguridad) ematen duen berme erantsia eskaintzen du.
Berdin dio enpresa zer neurritakoa eta zer sektoretakoa den, eta zer jarduera egiten duen. Gure irtenbidea gai da korporazio handiei, administrazio publikoei eta ETE-ei zerbitzua bermatzeko, aurrez inolako inbertsiorik egin beharrik gabe.
Horregatik, irtenbide errentagarria da, eta zuk, bezero zaren aldetik, hilean ordainketa bat besterik ez duzu egin beharko, benetan behar dituzun baliabideei dagokiena, eta merkatuan dagoen teknologiarik onena eskaintzen dizuna.
Gainera, hedagarria eta malgua da; beraz, edozein unetan egokitu dezakezu zure enpresaren tamainara eta beharretara, eta etengabe monitorizatuta dago, irtenbidearen elementu guztietan euskarri espezializatua izan dezazun eguneko 24 orduetan.
Ikus dezakezun bezala, ez dago bidezidorrik zure enpresako informazio guztia eta zure sistema guztiak salbu edukitzeari buruz ari garenean. Eta laster egiaztatu ahal izango duzu hori gure Negozioen jarraitutasuna irtenbidea aurkezteko prestatzen ari garen lan-gosarian: ipirilaren 10ean izango da, Bilboko YIMBI gunean eta apirilaren 11n, Ategi erosketa-prozesuetan espezialista den enpresaren egoitzan, Arrasaten.
Zure zain egongo gara!