Teknologia egokia eskuratzea nahikoa delakoan zure negozioak aurrera egiteko eta besteetatik bereizteko? Garbi dago ezetz: zure enpresak ondo funtzionatuko badu eta lehiakideetatik bereiziko bada, nahitaezkoa da, bai, produktu on bat eta abangoardiako teknologia eskaintzea, baina, horretaz gainera, teknologia aplikatzen jakin behar da, erabilgarria eta errentagarria izan dadin, eta bezeroen bizimodua errazteko balio dezan.
Benetako aurrerakuntzak teknologia guztion eskura jartzen du.
esan zuen Henry Fordek duela mende bat... Bada, Euskaltelen, konpromiso irmoa daukagu aurrerakuntzarekin. Produktu gero eta osatuagoak eskaintzeko eta jendearen bizi-kalitatea hobetzeko erabiltzen dugu teknologia. Jakintza hori da gure lehiakideetatik bereizten gaituena, eta, horri esker, duela gutxi arte guztiz ezinezkoa edo ekonomikoki bideraezina zena balia dezakezu orain.
Gaur egun, zure negozioaren muina pertsonak dira. Bezeroen erabilera-esperientziaren eta bezeroei ematen zaien arretaren kalitatearen mende dago negozio baten arrakasta, eta teknologia nahitaezkoa da zerbitzu hori emateko. Jakin nahi duzu nola? Adibide batzuen bidez azalduko dizugu.
- 7x24 bezero-arreta, arrazoizko kostuan. Duela gutxi arte, bezeroei arreta emateko beti prest egotea amets bat zen, gutxi batzuk bakarrik lor zezaketena. Oso enpresa gutxik zuten aukera bezeroei egunean 24 orduz arreta emango zien teknikari-talde bat izateko. Gaur egun, baina, errealitate bihurtu da amets hori, eta, errealitate ez ezik, nahitaez eman beharreko zerbitzu.
Lengoaia naturala prozesatzeko gai den chatbot teknologiari esker, Euskaltelek etengabeko bezero-arretako zerbitzua eskaintzen dizu, ordu-etenik gabe eta hainbat kanaletan, aplikazio baten bidez edo gizaki baten erantzun bertsua ematen duen ahots-dei baten bidez. 24 orduko bezero-arreta, arrazoizko prezioan..., teknologiari esker.
- Ezagutu hobeto zure bezeroak, eta saiatu ez itxaronarazten. Hona Charles Darwinek behin esan zuena: “Ordubete galtzera ausartzen denak ez daki zenbat balio duen bizitzak”. Izan ere, ez dago ezer okerragorik bezeroei denbora galaraztea baino.
Horregatik, teknologia eta datu-analisia uztartu ditugu, bezeroek ez dezaten jasan itxaron-ilara eta itxaron-denbora gogaikarririk, eta, hala, hobea izan dadin haien esperientzia eta eraginkorragoa zure lana. Kamerak eta bideo-analitika aurreratua erabili ditugu horretarako, eta, ikasketa automatikoko teknikei esker, gailuetako datuak eta wifi-hotspotak analizatu ditugu. Hori guztiari esker, aurrera egin dugu prozesuak digitalizatzeko eta automatizatzeko bidean, bezeroak hobeto ezagut ditzazun, gero arreta pertsonalizatua eskaintzeko eta, aldi berean, zure enpresa eraginkorragoa eta operatiboagoa egiteko.
- Ordaintzeko metodo erraztuak. Tresna digital eta ordainketa-metodo berriei esker, zerbitzu berezi, konektatu eta sentsorizatu bat eskain diezaiekegu enpresei: aplikazio baten bidez, zerbitzuari buruzko informazio guztia eta etengabeko komunikazioa eskuratzen dute, eta berehala has daitezke zerbitzua erabiltzen pay per use sistemaren bidez; ordainketa mugikorretik bertatik bideratzen da, sistema arin eta erraz baten bidez. Zoragarria da, ezta?
Bada, hori ez da guztia: gure bezeroen prozesuei balioa ematen dieten digitalizatze- eta automatizatze-tresnek, gainera, beren ekipo eta instalazioen mantentze-lanetarako ere balio dute. Nola? Mantentze-lan prediktiboaren bidez. Gauzen Internet (IoT), big data eta adimen artifizialari esker, funtzionamendu-akatsik txikienak ere hautematen ditugu, eta, hala, ekipoak matxuratu aurretik konpon ditzakegu akatsok, eta, gainera, urrutitik. Horrek, noski, dirua aurreztea, arintasuna eta eraginkortasuna dakartza, eta, beraz, ekipo eta lokal segurago eta eraginkorragoak.
Teknologia eta produktua: konbinazio egokia bezero-esperientziarik onena eskaintzeko, Euskaltelen eskutik.