Cloud edo Big Data teknologiak erabili behar dituen argitu behar al dute enpresek? Ala noiz hasi behar duten haiek erabiltzen erabaki behar dute?

Horra Euskaltelen Negozio arduradun Koldo Unanueren gogoeta, urriaren 25ean eta 26an Bilbon eta Donostian egin genituen Jardunaldi Teknologikoen abiapuntua. Han elkartu ginen Euskadiko IKTetako eragile nagusiekin, eta argiro azaldu genuen Euskaltelen Enpresa alorraren helburua: bezeroen negozioak ulertzea, teknologia berriak ezartzen laguntzeko.

Nola sortu lehiatzeko abantailak IKTetatik?

Hasierako premisa argia da: enpresen lehiakortasunaren zerbitzura dago teknologia, eta machine learninga, Big Data eta Gauzen Internet (IoT) erabakigarriak izan daitezke honako ala halako enpresaren arrakastan; halaber, konpainia handi bihur ditzakete zenbait enpresa txiki, eta alderantziz. Horregatik, hain juxtu ere, jotzen du beharrezkotzat Euskaltelen Berrikuntzaren Sustapeneko kudeatzaile Leire Bilbaok enpresa bakoitzak gogoeta eginez ekitea prozesu horri, lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko zer alderdi jorratu behar diren identifikatzeko.

Big Data da tresna horietako bat, oinarrizkoa —askoren iritziz— enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Izan ere, enpresak jasotzen dituen datuak egokiro kudeatuz gero hobeto ezagutu eta artatu daitezke bezeroak, bai eta haien etorkizuneko premiei aurrea hartu ere, analisi aurreratuko teknologiak eta machine learning tresna erabiliz, besteak beste.

Baina segurtasuna ezinbestekoa duenez garapen teknologikoak, hodeiko teknologia dugu horretarako teknologiarik egokiena, segurtasuna eta erabateko erabilgarritasuna bermatzen baititu. Gure lankide Iñigo Gonzálezek dioenez, horixe behar dute enpresek: “Konfiantza datuak jaso behar dituen inguruarekiko, eta sarbide bermatua, itxarote-denbora laburreko eta ahalmen handiko sareen bidez”.

Hodeiko segurtasunaren bilaketa horretan, Microsoft lehenesten du Euskaltelek. Euskaltel Cloud-en eta Azure-ren arteko elkarlanari esker, bermatuta dituzte enpresek beren garapena egonkortzeko behar duten segurtasuna, hedagarritasuna, prestasuna eta malgutasuna.

Teknologia horiek guztiak aplikatzen ditu jada Euskaltelek bere negozio-sailean, bai baitaki esperientzia abiapuntu garrantzitsua dela bezeroei laguntzeko. Euskadiko doako WiFi sarerik handienaren kudeaketak, adibidez, beste enpresa batzuei WiFi zerbitzua eskaintzeko aukera ematen digu.

Historian inoiz egon den ekosistema teknologikorik ahaltsuena eratu dute tresna horiek guztiek. Komeni da ekosistema hori ondo kudeatzen jakitea, enpresen lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Nahi al duzu guk laguntzea?