Bizitzen ari garen salbuespenezko egoera dela eta, sakelakoetatik egindako deien kopurua biderkatzen ari da. Operadore guztien sareetan eragiten ari den zerbait da. Ikusten baduzu uneren batean ezin duzula deirik egin edo jaso, hori da arrazoia.

Gainerako operadoreekin batera ari gara lanean, telelanean ari diren enpresei eta komunikatzeko beharra duten pertsona guztiei zerbitzua bermatzeko.

Nolanahi ere, uste dugu garrantzitsua dela gomendio batzuk egitea:

1. Etxean telefono finkoa baduzu, erabili. Horrela, deiak sare finkoaren eta sare mugikorraren artean banatzen dira.

2. Posta elektronikoa, Skype, Teams edo beste lankidetza-aplikazio batzuk erabili eranskin astunak eta mezu masiboak bidaltzea saihestuz.

3. Konektatu zure mugikorra WiFira. Euskaltelen zuntz sareak hainbat gailu aldi berean konektatzea eta abiadura handian nabigatzea ahalbidetzen du.

Sarearen erabilera arrazional eta arduratsu batek, hornitzaileei eta enpresei, kalitatezko zerbitzu bat ziurtatzen baimenduko gaitu. Aste batzutarako luzatuko den egoera honi aurre egiteko eta lana areagotzeko premiazkoa da guztiok erabilera arduratsu bat egitea.

Guztionartean, zalantzarik gabe, egoera hau normaltasunera lehenbailehenitzuliko dugu.