Inoiz izan duzu itzalaldirik ekaitz elektriko batengatik ordenagailuarekin proiektu oso garrantzitsu batean lanean ari zinela? Ez dago ezer estresagarriagorik: zorte pixka batekin, lanaren zati bat berreskuratuko zenuen, eta nola edo hala moldatuko zinen. Baina hondamendia handiagoa izan bazen, ezertxo ere gabe geratuko zinen. Lanordu-mordoa alfer-alferrik, eta alferrikako ordu gehiago materiala berreskuratzeko, oso fidagarriak ez diren backupen bidez.
Bada, itzalaldi soil batek halako galera ekartzen badu, imajinatu ezazu zer eragin izan dezakeen matxura elektriko batek zure enpresan, bete-betean lanean ari denean. Edo sute batek, arazo teknologiko batek edo sabotaje batek. Ondorioak izugarriak izango lirateke: eraginkortasuna etetea, datuak, komunikazioak, prozesuak eta tresna digitalak galtzea..., eta, zer esanik ez, zure enpresak sinesgarritasuna galtzea.
Egoera horiek saihesteko, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko soluzioak diseinatu ditu Euskaltelek, VMWareren eskutik —birtualizazioan aitzindari den teknologia—. Hilaren 10ean eta 11n aurkeztu zituzten soluziook, Bilbon eta Arrasaten.
Ehun enpresa-ordezkari baino gehiagok parte hartu nahi izan zuten topaketa horietan, soluzio horiek nola funtzionatzen duten egiaztatzeko; hain zuzen ere, haiei esker, enpresaren prozesu guztiak eta informazio guztia salbu egongo dira, eta edozein unetan erabilgarri.
Jakin nahi duzu nola?
Gaur egun, negozio-jarraipeneko soluzioak ezinbestekoak dira edozein gertakizunen ondorioz galdu diren informazioa eta tresnak berreskuratzeko. Helburua da “zero arriskura” hurbiltzea eta enpresen informazio-sistemak inoiz ere ez jartzea arriskuan.
Euskaltelek eta VMWarek diseinatutako hodeiko soluzioa guztiz fidagarria da, eta ez du aurrez inbertsiorik behar. Soluzioaren oinarria datacenter birtual bat da, hots, hodeiko biltegiratze-zentro pribatu bat, enpresetako IT sistemek behar dituzten kontaketako, biltegiratzeko eta lizentzia-eskuratzeko elementu guztiak dituena.
Hodeirako konektagarritasun natiboa eskaintzen du, zure enpresaren sare pribatuarekin, banda zabaleko mugarik gabe eta erabat modu seguruan, eta 1 GB simetrikora arteko Interneteko sarbide erredundantearekin. Eta datacenter hurbilak ditu, lurraldeko zenbait tokitan kokatuta, datuen etengabeko erredundantzia bermatzeko; eta ENSk (Esquema Nacional de Seguridad) ematen duen berme erantsia eskaintzen du.
Baina abantaila bakarrak ez dira segurtasuna eta erabilgarritasuna. Errentagarriak ere badira, azpiegituretan inbertitu beharrik ez duzulako eta behar dituzun zerbitzuengatik bakarrik ordaintzen dituzulako. Zerbitzu horiek malguak dira, eta zure enpresarekin batera haz daitezke. Gainera, etengabe monitorizatuta daude, eguneko 24 orduetan soluzioaren elementu guztietan solaskide espezializatu bakarra izan dezazun.
Ikusten duzunez, ahalegin guztiak egiten ditugu zure enpresaren informazioa salbu eta eskuragarri izan dezazun beti, egoera edozein dela ere.