Aspalditik dakigu eraldaketa digitalarekin bat egin beharko dugula enpresa guztiok, lehenago edo geroago. Berdin dio enpresa zer neurritakoa eta zer sektoretakoa den: zure enpresa-antolakuntza eraginkorra eta lehiakorra izatea nahi baduzu, eraldaketa digitalarekin bat egin behar duzu, batez ere industriaren eremukoa bada.
Badakizu zergatik? Digitalizazioari eta erabat konektatuta egoteari esker, enpresa adimendunen kontzeptura hurbildu gaitezke enpresok; prozesuak automatizatu ditzakegu gure eraginkortasuna areagotzeko; prozesu horiek hobetzen lagunduko digun datu-mordoa lor dezakegu, eta munduko edozein lekutan gure informazioa erabat seguru eta eskura izan, hodeiko teknologiari esker.
Hori dela eta, FVEMekin lankidetzan, hitzordu berri bat antolatu dugu datorren otsailaren 7rako Bilbon. Oraingoan, metalgintzako enpresek hartu ahal izango dute parte topaketan. Hau izango da izenburua:
Eraldaketa digitala, negozioa garatzeko estrategia.
Metal arloko enpresak zergatik aukeratu ditugun galdetuko diozu zure buruari. Gure ustez, industria horrek erronka nagusi bat du aurrean: gero eta globalizatuagoa eta lehiakorragoa den merkatu baten behar berriei erantzun behar die, negozioaren arlo guztietan soluzio berriak txertatuta —ekoizpenetik hasi eta logistikara, marketinera...—. Eta hori guztia balioa eta lehiakideekiko abantailak lortzeko. Gero eta malguagoak, moldakorragoak, bizkorragoak eta adimentsuagoak izan behar dute.
Baina prozesu horiek ez dira errazak, eta ekintza horiek guztiek ahalegin handia eskatzen dute, eta baliabide finantzario eta giza baliabide ugari. Hori dela eta, martxan jartzen hasi aurretik, enpresek jakin behar dute zehatz-mehatz zer egoeratan dauden eta zer helburu lortu nahi dituzten, eraldaketa digitala erabat eraginkorra izan dadin. Eta zer hobeto diagnostiko hori egiteko, Euskaltel erreferentziazko kide teknologikoaren laguntza baino?
Horregatik, jardunaldi hauen bidez gure nahia da beren eraldaketa digitala gauzatu nahi duten metalgintzako enpresak harremanetan jartzea beren gaitasun teknologikoak frogatuta dituzten erakundeekin, lagundu diezaieten digitalizazio-beharrak identifikatzen eta zehazki zer eremutan eraldatu behar duten identifikatzen. Hala, oso laguntza baliotsua izango dute beren prozesuak ahalik eta eraginkorrenak egiteko aukera emango duten praktikak martxan jartzeko.
Eta hori dena zertan gauzatzen da? Jardunaldi hauetan azalduko dugu nola integratu daitezkeen ekoizpen-, eragiketa- eta negozio-prozesuak digitalizatzeko teknologiak. Gainera, eraldaketa digitalarekin bat egin duten beste industria-enpresa batzuen arrakasta-kasuak ere ezagutuko ditugu. Azkenik, irtenbide teknologikoen sorta bat emango diegu bertaratutakoei, Bide-orri digital bat (finantzazioa barne duena) martxan jartzeko.
Horretarako, hainbat aditu izango ditugu gurekin, hala nola Euskalteleko Soluzio Bertikalen arduradun Alberto Díaz, Dominioneko Data Technology Manager Natxo Urigüen, eta Euskalteleko Garapen Komertzialaren arduradun Iñigo González. Horiek guztiek digitalizazioaren abantailak hobeto ulertzen lagunduko digute, eta eraginkortasunez gauzatzeko zer tresna behar ditugun erakutsiko.
Jardunaldi hauek Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioaren egoitzan egingo dira, Bilboko Euskadi Plazako 9.ean. Leku-kopurua mugatua da; beraz, parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman behar duzu izena. Zain izango gaituzu otsailaren 7an, 9:30ean.