Teknologiaren garapena inoiz baino handiagoa da gaur egun. Eta bide horretan aurrera jarraitzen dugu. Egunero sortzen dira lehiakorrago eta eraginkorrago izaten laguntzen diguten aukerak. Eta aukera horiek baliatu nahi ditu Euskaltelek bere bazkide eta bezeroei eskaintzeko.
Urriaren 25ean eta 26an, Euskadiko IKTen arloko eragile nagusiak elkartuko ditugu, Bilbon eta Donostian, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek enpresa-prozesuetan zer eragin duten aztertzeko. Teknologiari esker lehiakorragoak izateko ditugun aukerak gure bezeroen esku jarri nahi ditugu, eta historian inoiz izan den ekosistema teknologiko garrantzitsuenari ahalik eta etekin handiena atera.
Horretarako, eraldatze-prozesu horren irismen praktikoa aztertu nahi dugu. Honenbestez, zenbait adibide praktiko azalduko ditugu hitzaldietan, Euskaltelen teknologiari esker proiektuak errealitate nola bihurtzen ditugun erakusteko:
IKTen bidez lehiakortasuna handitzen. Helburua eta gakoak
Berrikuntzaren Sustapena saileko gerenteak, Leire Bilbaok, gure egokitzapena areagotzeko eta lehiakorragoak izateko teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak azalduko dizkigu, zenbait adibideren bitartez.
Big Data eta IoT, Euskaltelen lehiakortasuna hobetzeko aplikazio praktikoak
Hitzaldi horretan, berriz, lehiakortasuna hobetzeko Big Data tresna nola erabili behar den azalduko dugu; erakutsiko dugu, halaber, nola lortu duen Euskaltelek, WiFi Kalean sareari esker, irismen handiko Big Data proiektu bat eratzea. IoT teknologien garapenak negozio-lerro berriak jorratzeko aukera eman du, edo sareko eragiketa-prozesuak automatizatzeko.
Euskaltel Cloud
Bi hitzaldi emango ditugu Euskaltelen hodeiko zerbitzuei buruz. Sarea eta segurtasuna, hodei hibridoaren euskarri izenekoan, hau aztertuko dugu: zergatik den sarea funtsezko faktorea hodeirako migrazioaren arrakastan; bide batez, teknologia horren helburuak, aukerak eta mehatxuak ere jorratuko ditugu. Bigarren hitzaldian, berriz, Microsofteko Partner Technology Strategist MSP den Antonio García izango dugu hizlari. Gaia: Azure hodei publikoarekiko konexioa. Hona zer azalduko digun hizlariak, adibide batzuen bitartez: Microsoften eta Euskaltelen hodeien bateratzeak enpresei malgutasun handiagoa ematen die, eta nazioartean hazteko aukera; horrez gain, ahalmen handiagoak beregana ditzakete, eta aplikazio berriak hedatu, ingurune korporatibo seguru batean.
Wifi as a Service, negozio-ikuspegiko aplikazio bertikalak
WiFi ez da konektibitate hutsa, edo gure bezeroentzako doako Internet zerbitzu bat: bezeroak ondo ezagutzeko eta haien garapenari laguntzeko tresna baliotsu bat ere bada. Sare propioaren bidez Euskaltelek metatu duen eskarmentuari esker, WiFi proiektuak zerbitzu gisara soilik eskaintzen dizkie enpresei, kalitateko zerbitzua emateaz bakarrik ardura daitezen.
Norbolsako hodei pribatu pertsonalizatua
Norbolsako Baliabideen Zuzendariorde Nagusi den Iñaki Varelarekin batera aztertuko ditugu hodeiko zerbitzu pertsonalizatu baten abantailak: bermatu egiten du zerbitzuaren malgutasuna, gutxitu egiten ditu arriskuak, areagotu egiten du eraginkortasuna, eta aukera ematen dio enpresari ahalegin guztiak negozio corera bidera ditzan.
Gogoratu: urriaren 25ean, asteazkena, dira egitekoak jardunaldiok, Bilboko San Mames futbol-zelaian (21. atea, Corner Sur aretoa), eta urriaren 26an, osteguna, Donostiako Covent Gardenen (sarrera, Easo kaleko 20.etik). Euskaltelen enpresa-alorreko bezeroa bazara eta ikuspegi praktiko bat jaso nahi baduzu enpresetan teknologiak duen eraginaz, eman ezazu izena, helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz Bilboko ekitaldirako, eto beste helbide honetara Donostiako ekitaldirako.