Teknologia abiadura bizian doa; batzuetan, ez digu astirik ematen haren abantaila eta berrikuntza guztiak barneratzeko, ez eta gure enpresarentzat onena zer den identifikatzeko ere. Eta horrek gure eraginkortasuna baldintzatu dezake. Jakin badakigu teknologia berriak eta digitalizazioa gero eta beharrezkoagoak direla lehiakorragoak izateko, baina ezinbestekoa da gure lanean geldialdi bat egin, eta ideiak hartzeko eta gure negozioaren funtzionamendua optimizatzeko hausnarketa estrategikoa egitea.
Horixe da hilaren 12an Bilboko Iberdrola Dorrean egingo dugun topaketaren helburua. Microsoften laguntza izan dugu topaketa prestatzeko; bai eta Marc Vidalena ere, zeina gai baita gizarte- eta ekonomia-joerak oso argi ikusteko, ia-ia etorkizuna iragarriko balu bezala. Topaketaren izenburua “Gogoeta Teknologikoko Jardunaldia” da, eta, haren bidez, gure enpresa batzuei erakutsi nahi diegu zer esperientzia izan dituzten puntako beste enpresa batzuek beren prozesuen digitalizazioan, lehiakortasuna handitzen laguntzeko. Nahi dugu enpresa horiek ikustea nola eraldatu diren eta negozio-ereduak nola egokitu dituzten, teknologiaren eskutik lehia handiko inguruneetan aitzindari bihurtu arte.
Euskaltelen urteak daramatzagu IoT, Big Data, Zibersegurtasuna eta 4.0 Industria teknologien inguruan hausnartzen. Baina hilaren 12ko jardunaldian beste urrats bat eman nahi dugu, eta parte-hartzaileek ideia praktikoak har ditzaten lortu nahi dugu, haiek aprobetxatu eta enpresetan martxan jar ditzaten. Aurtengo erronka da Adimen Artifiziala negozioa eraldatzeko palanka gisa nola erabil daitekeen ikustea, eta dagoeneko hala erabiltzen duten enpresa batzuen feedbacka jasotzea.
Gainera, jardunaldian Microsoftek ere parte hartzen duela aprobetxatuta, erakutsi nahi dugu nola hobetzen den enpresa bateko langileen arteko interakzioa eta elkarlana digitalizazioari eta Office 365 bezalako tresnei esker. Hala, lan-ingurune konektatua lortzen da, prozesuak eta zerbitzuak lotzeko gai dena. Eta hori, kontuan izan gabe zer garrantzi duen informazioaren kudeaketak enpresa baten jardueran, zeinean Big Data eta Machine Learning teknikak aplikatzeak prozesu operatiboak optimizatzen eta kostuen eta lehengaien eraginkortasuna lortzen laguntzen baitu.
Gure konpromisoa betikoa da: gure bezeroei laguntzea digitalizazioak dakartzan erronka berriei aurre egiten. Horregatik, gure aholkulari-izaera eta bideratzaile teknologiko izaera sendotu dugu, enpresek irtenbide teknologikorik egokienak eduki ditzaten lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko eta negozio-aukera berriak irekitzeko.
Urratu nahi duzu bide hau Euskaltelekin? Zain izango gaituzu.