Gaur egun, ia enpresa guztiek aukeratzen dute cloud computing edo hodei-konputazioa, bai tresna gisa, beren aplikazioak garatzeko eta haien euskarri izateko, eta bai plataforma teknologiko gisa, sistema informatikoak, negozio-aplikazioak eta prozesu-kudeaketak inplementatzeko edo, besterik gabe, datu-bolumen handiak gordetzeko.
Hodei-konputazioaren hainbat modalitate eskaintzen dira, eta erakunde bakoitzaren beharretara egokitu daitezke. Hain zuzen, merkatuko eskakizun guztiak asetzeko gai diren zerbitzuak eta kontsumo-modalitateak eskaintzen ditu. Hodei publikoa, hodei pribatua eta hodei hibridoa dira ezagunenak. Hodei hibridoari esker, enpresek aukera dute beren arkitektura propioa diseinatzeko eta beren eremu pribatuan zein aplikazio edo datu gorde nahi dituzten eta hodei publikora zein migratuko dituzten erabakitzeko.
Malgutasun horri esker, enpresetarako aukera onena da; hodeira pixkanaka pasatzeko aukera ematen die enpresei, eta datuak segurtasun-mailaren arabera tratatzekoa.
Zer da hodei hibridoa?
Hodei hibridoa cloud computing edo hodei-konputazio mota bat da, eta hodei publikoko eta hodei pribatuko inguruneak konbinatzen ditu, konektatuta eta erabat integratuta. Baliabideek, beraz, enpresaren beraren instalazioetan dauden zerbitzariak eta zerbitzuaren hornitzaileak eskaintzen dituenak konbinatzen dituzte, eta bakar bat balira bezala administratzen dira.
Hodei hibridoa osatzen duten hodei publikoa eta hodei pribatua banakakoak dira, baina ingurune bakar gisa funtzionatzen dute, eta datuak batetik bestera migra daitezke. Horri esker, enpresek beren lan-kargak batean edo bestean kudea ditzakete, beharraren arabera. Erabiltzaileek Interneteko konexioa duten gailu guztietatik atzi ditzakete datuak eta aplikazioak, eta pribatutasun-politika desberdinak ezar daitezke kasu bakoitzean.
Hala, hodei hibridoak hodei-konputazioaren onena eskaintzen die enpresei: malguagoa da, seguruagoa, kostuak aurrezten laguntzen du eta datuak gehiago kontrolatzen laguntzen dio erakundeari.
Abantailak eta ezaugarriak
Hodei hibridoak nola funtzionatzen duen ulertzeko, hodeiko konputazio-ingurunearen ezaugarri nagusiak azalduko dizkizugu jarraian.
Hodei publikoaren eta pribatuaren arteko interoperabilitatea. Erlazionatuta daude biak (konektibitatea dago) eta horrek aukera ematen du hodei batetik bestara kargak edo migrazioak egiteko.
Software bakarraren kontrol bateratua egiten du. Hala, hodeiko lan-kargak, baliabideak, aplikazioen exekuzioak eta plataformen integrazioak administratzen eta kontrolatzen ditu.
Eskalagarria da. Erakundearen beharretara egokitzen da, eta aukera gehiago ere baditu, hala nola birtualizazioa.
Ongi diseinatutako, integratutako eta administratutako hodei hibridoa hodei segurua da zure enpresentzat.
Euskaltel hodei hibridoaren hornitzaile gisa
Enpresa batek hodei hibridoa administratzen badu, hornitzailearen zerbitzuen mende geratzen da. Haren mende geratzen dira konektibitatea eta segurtasuna.
Estrategia digital horren barruan, Euskaltel taldeak bost datu-zentro ditu (bi Bizkaian, bi Galizian eta bat Oviedon), bere bezeroei zerbitzua emateko. Zentro guztiek azken belaunaldiko teknologia dute, eta erabileraren arabera ordaintzen dira (hodei publikoa).
Haien helburua da erraz erabiltzea, eskalagarriak izatea, kanpoko sistemak integratzea eta moldakorra izatea.
Datacenter guztiak elkarren artean eta bezeroen sareekin erabat integratuta daude, eta bezeroen kokalekuetatik hurbil dauden datu-zentroen sare hibrido bat osatzen dute. Hodei publikoetara ere lotuta daude zuzenean, hala nola Microsoften Azurera, eta ISO27001 ziurtagiriaren eta Segurtasun Eskema Nazionalaren bermea dute. Hala, bermea duen hodei hibrido bat konfiguratzen da, nazioartean punta-puntakoa dena.
Enpresen neurrira egindako eskaintza hibrido osoa
Euskaltel Taldeak enpresen merkatuari zuzendutako irtenbideen katalogo osoa eskaintzen du, hornitzaileei, partner teknologikoei eta erreferentziazko integratzaileei esker. Bezeroak seguru egon daitezke noiznahi erabili ahal izango dituztela beren sistemak, etenik gabe, ahalmen handiko datu-sare baten bidez, eta ostatatutako datuak eta bezeroenak babestuta daudela, eta datuak babesteari buruzko legerian ezarritako baldintzak betetzen dituztela une oro.
Hodeiko soluzioetako bat da Negozioen jarraitutasuna soluzioa, zeina oraintsu aurkeztu baitu Euskaltel Taldeak, VMware bazkide teknologiko gisa eta Aldaba erreferentziazko integratzaile gisa hartuta. Soluzio horiek merkatuko erreferentzia nagusia dira Cloud Disaster Recovery Service zerbitzuetan, eta, Espainian, teknologia hori duen gune anizkoitzeko lehen hodei federatua.
Laburbilduz, hodei hibrido perfektua dugu zure enpresarentzat. Zer dela eta? Hodei hibridoak bezeroei eskaintzen dizkien abantaila guztiak dituelako. Gehiago jakin nahi duzu? Jarri harremanetan gure taldearekin eta konta iezaguzu. Zure enpresarako soluziorik egokiena bilatuko dugu.