Teknologia funtsezko baliabidea da enpresen hazkunde- eta hedapen-prozesuan. Helburu izatetik bitarteko izatera pasatu da ekoizpen-prozesuak optimizatu eta hobetzeko, bezero potentzialentzat epeak laburtuz, eraginkortasuna handituz eta azken zerbitzua indartuz. Zerbitzu teknologikoak enpresen beharretara egokituta, merkatuko kokapena hobetzen laguntzen dugu.

Horretarako, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera gertutik ezagutzea, bakoitzaren beharrak, erronkak, zalantzak, bai eta beldurrak ere, zein diren jakitea. Hurbiltasunaren bidez eta beren eguneroko lana ezagututa bakarrik plantea ditzakegu beren jarduera bultzatuko duten irtenbideak eta zerbitzuak.

Euskaltelen, konektagarritasuneko hornitzaile izatetik enpresen aholkulari eta teknologia-bideratzaile izatera pasatu gara. Izan ere, gaur egun, hurbiltasuna ezinbesteko faktorea da lan-prozesu berriak, kostuen eraginkortasunean hobekuntza lehiakorrak eta negozio-eredu bakoitzerako aukera berriak identifikatzeko.

Hurbiltasuna dibulgatzaile- eta dinamizatzaile-rola izateko, eta eragile teknologiko liderrekin (enpresa bakoitzarentzat gako izango diren irtenbideak proposatuko dituztenak) aliantza berriak egiteko.

Azken batean, Euskaltelen, konpromisoa dugu gure bezeroen negozioekin, eta hurbiltasunaren aldeko apustua egiten dugu, uste baitugu lagungarria dela urrutira iristeko. Gure helburua da bezeroa ezagutzea eta hark benetan behar dituen produktuak eta zerbitzuak eskaintzea. Hauxe da arrakastaren gakoa: bezeroarengana hurbiltzea, eta haren jarduerari benetako bultzada emango dioten soluzioak eta zerbitzuak aurkeztea.

Azken batean, hurbil egotea, urrun iristeko.