Egunero zuri zerbitzu hobea eman ahal izateko egiten dugu lan. Baina beti hartzen dugu gustura zuk esatea, bezero gisa, zer egiten dugun ondo eta zer hobetu behar dugun. Horregatik, bereziki erreparatzen diegu GFK enpresak Espainiako enpresa-sektoreko telekomunikazioen merkatuari buruz egindako azterketari eta antzekoei.
Azterketaren helburu nagusia izan da enpresek merkatuko hornitzaileekiko zenbaterainoko gogobetetasun-maila duten jakitea, eta arreta berezia jarri da aitortzan eta markarekiko erlazioan.
Txostenaren arabera, gure autonomia-erkidegoko enpesek hobekien baloratzen duten hornitzailea da Euskaltel Taldea (zeina Euskaltelek, R-k eta Telecablek osatzen baitute). Txosten honetan ez ezik, beste batzuetan ere ikusten da merkatuaren joera: Tokiko operadoreek gogobetetasun handiagoa lortzen dute konpainia handiek baino. OCUk oraintsu egindako inkesta batean ere ikusten zen joera hori.
Gertutasuna eta bezeroarekiko tratua, gure garaipen handienak
Txostenean, Euskaltelen ezaugarri hauek nabarmentzen dira: bezeroarekiko arreta, hurbileko tratua, zintzotasuna, profesionaltasuna eta identitatea. Bereziki harro gaude balio horiek gure bezeroei transmititzea lortu dugulako; izan ere, dakizuen bezala, gertutasunaren aldeko apustua egiten dugu urrun iristen laguntzeko.
Hogei urte baino gehiago daramatzagu enpresei zerbitzua ematen. Dibisio espezifiko bat sortu dugu, enpresa-merkatuko bezeroei balioa ematea helburu duten profesionalen lantalde batekin. Aldi berean, aholku-emaileak eta negozio-aholkulariak gara, eta gure helburua da bezeroari berak behar duena saltzea.
“Markekiko harremanak giza harremanak bezalakoak dira”. Familia handi baten antzekoa da. Bezeroen % 40k baino gehiagok bere familiako edo lagunarteko partetzat hartzen gaitu. Eta horrek aukera ematen digu harreman sendo asko ezartzeko, eta lankidetza-ibilbide luzeak osatzeko era guztietako proiektuak behar bezala gauzatu daitezen. Euskaltel Taldea liderra da segmentu horretan, eta lehiakideengandik urrun dago.
Marka ezagunak gara. Euskaltel Taldea osatzen duten hiru markak (Euskaltel, R eta Telecable) marka kontsolidatuak dira, eta nagusi dira beren merkatuetan. Gainera, konfiantza-sentimendu handia sortzen dute bezeroen artean. Bezeroekiko harremana gertukoa eta erraza da; beraz, ez da harritzekoa Euskaltel markarekin izatea kontaktu handiena erabiltzaileek.
Zure negozioan zentratzea nahi dugu, eta zure negozioari eta bezeroei balio erreala emateko erabiltzea zure baliabideak. Gainerakoa guk geuk egiten dugu. Eta prozesuaren fase guztietan xehetasunak zainduz egiten dugu, aholkularitza aditu eta pertsonalizatuaren bidez.
Gehien baloratzen duzuena
Euskaltel Taldea bezeroen gogobetetasun-indizean liderra da zerbitzu guztietan. Bezeroarekiko arreta-zerbitzuak, zerbitzu teknikoak, gertutasunak eta konfiantzak aurretik jartzen gaituzte gure bezero diren enpresentzat. Azken batean, gustura ez dauden bezeroen proportzio txikiena duen operadorea gara. Besteak beste ahotseko eta mugikorreko, datuetako eta Interneteko soluzioen kalitatea eta fidagarritasuna aintzatesteak zerbitzuak hobetzen jarraitzera bultzatzen gaitu, bai eta egunero erronka berriei heltzera ere, merkatu lehiakor eta aldakor honen beharrak asetzeko.
Bezero-arretagatik eta zerbitzu teknikoagatik nabarmentzen da Euskaltel beste operadoreen aldean. Eta aipamen berezia jaso du mugikor-zerbitzuak.
R-ren bezeroentzat, Interneteko zerbitzua eta zerbitzu teknikoa dira garrantzitsuenak.
Telecableren kasuan, berriz, garrantzi handia dute Interneteko eta mugikorreko zerbitzuek.
Gu, beti bezala, zuri laguntzeko prest izango gaituzu, behar dituzun produktua eta zerbitzua eskaintzeko.
Emaitza hauek lanean segitzeko adorea ematendigute, Euskaltel Taldeak gertuko telekomunikazio-operadorea, zuen konfiantzabereganatu duena, izaten jarrai dezan.