Gaur, Euskaltelen bloga orakulu bihurtu eta iragarpenen bat edo beste egingo dugu. Hona ekintzaile izateko bost sektore berri eta etorkizun handikoak, a priori bederen.
Osasuna
Mundu osoko biztanleriarik zaharrenetakoa du Euskadik. Hori dela eta, laguntza-premiabereziak ditu jende helduak. Gazteak, berriz, geroz eta gehiago ohartzen dira osasunaren garrantziaz. Ez da harritzekoa, beraz, osasunaren sektorean enpresak ugaldu izana. Eragin handia dute teknologia berriek ere alor horretako aurrerapenetan. Gogoratuko duzue, seguruenik, Nire iHealth, aurreko post batean aipatu genuen euskal enpresa sortu berrietako bat.Birziklapena
Muga-mugan dago Lurra, baliabideen erabilerari dagokionez. Hortaz, birziklatzea ez da jada aukera bat, premia bat baizik. Berandu samar bada ere, badirudi hedatzen ari dela gizartean kontzientzia ekologikoa. Ingurumenari onura nabarmenak ekartzeaz gain, negozio-aukerarik ere sortzen du hedapen horrek. Lurra zaintzeko negozio bat? Bikaina ideia!
Energia berriztagarriak
Duela urte batzuk iragarpenek ziotenez, "pagotxa" izan behar omen zuen sektore horrek inbertitzaile eta enpresarientzat. Ez zuen sortu, orduan, askok espero adinako emaitzarik, baina badirudi berpizten ari dela alor hori. Mundu jasangarriagoa eraikitzen laguntzen du energia alternatiboak bilatzeak. Eguzki-energia, eolikoa, marea-energia… Zein hautatzen duzu?
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak)
Zurrunbilo geldiezina daInternet. Bestalde, sektore gehienetara zabaldu da digitalizazioa. Oraina eta geroa. Merkataritza elektronikoa, adibidez, asko ari da hazten gure herrian, eta, iragarpenen arabera, gerora ere jarraitu egingo du joera horrek. Digitalizatzea eta onlineko negozio bat sortzea aukera bikaina da, zalantzarik gabe.
Elikadura
Etengabe berritzen den klasikoa dugu elikadura. Ondo jaten da Euskal Herrian, eta negozio-aukera ugari eskaintzen ditu elikaduraren sektoreak. Horren adibide dugu Sushi Artist, duela aste batzuk argitaratutako artikulu batean aipatzen genuen euskal enpresa sortu berrietako bat. Atzerriko janaria, kontzeptu berriak hemengo gastronomian, plataforma digitalak…, aukera ugari eskaintzen ditu sektore horrek. Aurkitu zeurea!
Seguru zuri ere bururatu zaizula sektore horiei buruzko zer edo zer; dena dela, zure ustea berretsi egin dizugu, agian. Hala ere, bada negozio-aukerarik hobi horietatik kanpora ere. Baina garrantzizkoena zure ausardia eta eraginkortasuna dira. Ibilian egiten baita bidea...