Iraultza digital berri batean gaude bete-betean. Enpresek ingurune global batean jarduten dute, eta ingurune horrek aldaketa azkar eta disruptiboetara egokitzeko eskatzen die, eraginkortasunari eutsi nahi badiote. Testuinguru teknologiko zorabiagarria da, baina baita enpresek, enpresa txiki eta ertainek bereziki, hazteko eta lehiakortasuna hobetzeko aukera paregabea ere.

Aspaldi utzi zion iraultza teknologiko honek korporazio handientzat erreserbatutako eremua izateari. Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ikusten jakin dute ETEek, eta Euskaltel bezalako bazkide teknologikoak bilatu dituzte beren prozesuak digitalizatzeko eta beren tresnak eta zerbitzuak ahalik eta gehiena aprobetxatzeko.

Baina digitalizazio eraginkorreko prozesu bat egiteko beharrezkoa da enpresa bakoitzaren beharretara egokitzeko gai diren irtenbide eta zerbitzuak izatea. Transformazio teknologikoa gaitzeko teknologia esaten zaie, eta enpresa txiki eta ertainen eskura jartzen ditu Euskaltelek.

Mugikortasuna, produktibitatearen oinarria: finko-mugikor konbergentzia

Komunikazioak dira enpresa-jardueraren oinarria, eta Euskaltelen ETEentzako irtenbideek finko-mugikor konbergentzia eskaintzen dute, langile guztien mugikortasuna, prestasuna eta konektagarritasuna bermatzeko.

Hodeiko telefonogune birtuala, hasieratik bukaerarainoko kalitatearekin

Ahots-soluzioak hodeian ostatatutako telefonogune birtualetan oinarritzen dira, eta zerbitzu osoaren kalitatea bermatzen dute, hasieratik bukaerara. Gainera, aurrez inbertsiorik egin beharrik ez dago (ez telefonogune fisikorik, ez terminalik). Hala, enpresek zerbitzu erabat erabilgarria jasotzen dute, eta kalitate handikoa, hileroko alokairu baten truke.

Hodeiko teknologia

Euskaltelen soluzioei esker, enpresa txiki eta ertainek hodeiko teknologiara jauzi egin dezakete, eta azpiegiturak, datuak, tresna digitalak eta zerbitzuak kanpora atera ditzakete, Datacenter profesionaletan ostatatzeko, segurtasun eta erabilgarritasun osoz. Euskaltelen Datacenterrak bezeroaren sarean integratuta daude, eta banda-zabalera mugagabea izan dezakete. Microsoftekin duen hitzarmen estrategikoari esker, Euskaltelek Azure soluzioa eskaintzen du, hodeiko edozein azpiegitura malgutasunez eraikitzeko.

Office 365ekin, produktibitate-plusa

Microsoftekin sinatutako hitzarmen horren barruan Office 365 dago, enpresa txiki eta ertainei produktibitatea, ofimatika eta bideokonferentzia eskaintzen dizkien tresna ahaltsua, eta langileei erabateko mugikortasuna ematen diena. Hori guztia, gure enpresa txiki eta ertainen errealitatea bitartekaririk gabe ulertzeko eta beharrei eraginkortasunez erantzuteko gai den tokiko eta hurbileko euskarri batekin.

Negoziora bideratutako WiFi kudeatua

Euskaltelek WiFi soluzioak ere eskaintzen dizkie enpresei, hileko kuota baten truke haririk gabeko sare konbinatua izan dezaten (korporatiboa eta bezeroentzakoa): ez azpiegiturarik, eta ez instalazio korapilatsurik. Datuak kudeatzeko tresnak eskaintzen ditu, bezeroen nabigazioari buruzko informazioa jaso dezaten, haien esperientzia hobetzeko.

Zibersegurtasuna zeharkako elementu gisa

Baina digitalizazio-prozesu hori guztia bideraezina litzateke zibersegurtasuneko estaldura fidagarririk gabe. Hori dela eta, Euskaltelek, bere soluzioen bidez, eskura jartzen ditu gailuen babesa (gailu askotarako antibirusen eta portaeran oinarritutako malware aurkako irtenbideen bidez), belaunaldi berriko firewall zerbitzuak eta cloud teknologian oinarritutako datu-berreskuratzeak.

Soluzio-pakete integral bat da, oinarrizko printzipio honetan oinarritua: Euskaltelek bezeroei entzuteko eta teknologia haien benetako beharretara egokitzeko duen gaitasuna.