Bada, horixe eskaintzen dizugu gure Business and Breakfast jardunaldietan. Saio bat baino gehiago egin ditugu martxoaz gero, eta apirilaren 26koa gure gai gustukoenetako bati eskaini diogu: Internet of Things (IoT). Prest18ko Elkarrizketa Arinak gustuko izan bazenituen, hau ikaragarri gustatuko zitzaizun.
Go To market Enpresaren arduradun Iñigo González aritu zen jardunaldiaren aurkezle gisa. Berrikuntzaren alde egin dugun apustuaz aritu zen, Machine Learning eta Adimen artifizialaoinarri hartuta egiten dugun lanaz; hain zuzen, teknologia horiek lagungarri dira industria-prozesuak automatizatzeko, alegia, 4.0. Industriarako. Abantaila handi bat dugu guk: Euskaltelen, gure bezeroen neurriko soluzioak garatzen ditugu, apustu hau oinarri hartuta, betiere: berrikuntzaren, eraldaketa digitalaren eta hurbiltasunaren aldeko apustua.
Eta hilaren 26ko saioaren ardatza IoT zenez, aukera baliatu genuen gogorarazteko teknologia hori, enpresa-arloan ez ezik, eguneroko bizimoduan ere aplikatzen dela. Ildo horretatik, laster aurkeztuko duguEuskaltel Life. Zerbitzu horren bidez, besteak beste, jakin ahal izango duzu zer gertatzen ari den zure etxean, zu etxetik kanpo egonda ere. Aplikazio bati eta sentsore-sare bati esker, jakin dezakezu, adibidez, norbait sartu den zure etxean, edo leihoren bat ireki den, edo zartagina sutan utzi duzun… eta beste gauza asko eta asko.
Dena den, gure Business and Breakfast enpresentzako foro bat izanik, gauzen Interneten enpresa-arloko aplikazioak izan ziren gure jardunaldiaren ardatza. Arlo horretako aplikazio batzuei buruzko informazioa emateko, gurekin izan ziren, batetik Hirisens, ingurumen-kondizioak (airearen kalitatea, ibaien emaria eta beste gauza asko) kontrolatzen aritzen den start-up bat eta, bestetik, Ondoan, datu horiek aztertzeaz, ondorioak ateratzeaz eta ekintza konkretuak proposatzeaz arduratzen dena.
Eta modu oso entretenigarrian egin zuten: Hirisensek teknologia honen aplikazio konkretuak, haien funtzionamendua eta bilakaera erakutsi zizkigun. Kontatu ziguten, adibidez, nola sentsoreei esker ibaien ur-goraldien alertak jaso ditzakegun, eta, hala, halako egoeren ondorio larrienak saihestu.
Edo nola lagundu diezaguketen sistema horiek zaborra hobeto biltzen. Adibidez, imajinatzen duzu herriko zabor-ontziek haien betetze-mailaren berri ematen duten sentsoreak izatea eta haiek husteko kamioiak beharrezkoak direnean bakarrik erabiltzea? Bada, posible da.
Gauzen Internetek soluzio ikusgarriak eta praktikoak eskaintzen dizkigu. Esate baterako, Getariako Udalak erabili zuen teknologia hau bere herriko kale batzuetako zarata-maila kontrolatzeko. Eta, nola egin zuen? Zarata-sentsoreak jarri zituen ostalaritza-jarduera handia zegoen kaleetan, frogatzeko arazo bat zutela, eta guztien artean konpondu behar zutela. Gaur egun, kale horietako zarata-maila asko gutxitu da, kontrol horiei esker.
Bada, teknologia berriak eta haien aplikazioak ezagutzen jarraituko dugu gure hurrengo Business and Breakfast jardunaldietan ere, eta hau bezain interesgarriak izatea espero dugu. Gogoan izan, eta parte hartu nahi baduzu, idatzi:
- Maiatzaren 24an segurtasunari buruz arituko gara.
- Ekainaren 7an, berriz, garraiorako eta logistikarako soluzioak izango ditugu hizpide.
- Eta, azkenik, irailaren 27an, gure gai gustukoenetako bat izango dugu aztergai: eraldaketa digitala
Zure zain egongo gara!