Produktuak eta zerbitzuak digitalak izango dira, nahitaez. Enpresak eta bezeroak erabat konektatuta egongo dira, eta industria gero eta adimentsuagoa eta sentsorizatuagoa izango da. Guztiak arrasto digitala utziko du; informazioa eskala handian eta denbora errealean kudeatzea guztiz beharrezkoa bihurtuko da. Enuntziatu horiekin, bete-betean sartuko gara Big Dataren eta adimen artifizialaren aroan: Big Data, datuak eskuratu eta kudeatu ahal izateko; eta adimen artifiziala, datu horiek aztertu, interpretatu eta enpresarentzako informazio baliotsu bihurtzeko.

Teknologia horiek funtsezkoak dira negozioari bultzada emateko, diru-sarreren iturri berriak lortzeko eta daudenak optimizatzeko, bai eta lehiakorrago izateko eta eragiketak hobetzeko ere; horri esker, prozesuak digitalizatu eta automatizatuko dira, eta erabakiak errazago hartuko dira.

Teknologia bai, baina baita kultura-eraldaketa ere

Zuzendari askok galdetzen du adimen artifiziala bere enpresan aplikatzen den: erantzuna baiezkoa da. Enpresen etorkizuna, epe laburrean bertan ere, Gauzen Internet, Big Data eta, jakina, adimen artifiziala arrakastaz baliatzearen mende egongo da.

Teknologia beharrezkoa da eraldaketarako, eta, beraz, enpresen etorkizuna bermatzeko, teknologia arrakastaz onartu behar da, baina ez da aski teknologia edukitzea. Gakoa digitalki eraldatzea da; bezeroarekiko harreman-ereduak, prozesuak eta negozio-eredua aldatu behar dira, ingurune global eta digital batean lehiatzeko. Azken finean, antolaketa eta kultura aldatu behar dira.

Ezer ez egitea ez da aukera bat, eta enpresek teknologia horien aplikazioa bizkortu behar dute beren enpresak eta negozio-ereduak eraldatu eta digitalizatzeko.

Euskaltel Taldea enpresen aliatua da teknologia eta zerbitzu digital berriak arin eta erraz txertatzeko. Plataformak, teknologia eta gaitasun handiko adituen ezagutza eta esperientzia eskaintzen ditu, bai bere zerbitzuen bidez, bai aliantza estrategikoen bidez.

APD Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartearen aldizkaria; zuzendarien komunitate osoa

348. zenbakia. 2019koazaroa/abendua

URL: https://www.apd.es/revista-apd-noviembre-diciembre-2019/

Or.: 81. David del Campo,Euskaltel Taldeko enpresetako marketin-zuzendaria "Big Dataren eta adimenartifizialaren aroa".