Euskaltelek, Irontecekin lankidetzan, hodeiko telefonogune bat jarri du martxan Basauriko Udalaren eta haren udal-zerbitzuen telefono bidezko arreta-zerbitzurako.
40.000 biztanletik gorako Bizkaiko udalerri bat daBasauri, eta, Udalari berari ez ezik, haren mendeko 27 egoitzei eman behar die telefono-estaldura; besteak beste, udal-kiroldegiari eta zenbait zerbitzu publiko garrantzitsuri, hala nola udaltzaingoari. Helburu nagusia da herritarrei kalitatezko telefono-sarbidea bermatzea udal-kudeaketaren egunerokoan funtsezkoak diren arloetan.
Behar horretatik abiatuta, egoitza bat baino gehiagotarako IP telefonia-sistema bat ezartzea proposatu du Euskaltelek, Udalari telekomunikazio-azpiegitura malgua eta pertsonalizagarria emateko.
Euskaltelek diseinatu eta hedatu duen komunikazio-sare berri bat oinarri hartuta, VoIP-ko IVOZ Business soluzioa ezarri da, hodei pribatuaren formatuan, eta, kasu honetan, aurreko sare-azpiegituraren zati bati eustea erabaki da. Dena den, Euskalteleko gure adituek lagunduko dizute kasu bakoitzerako aukerarik onena zein den jakiteko.
Izan ere, administrazioetan nahiz enpresetan kalitate handiko telefonia-sistema bat ezartzeko aukera ematen duen soluzio bat da gurea, inbertsio neurritsua eskatzen duena eta hainbat onura dituena:
● Mantentze-lanak eta zerbitzu teknikoa sartuta daude hileko tarifan.
● Zerbitzuaren malgutasuna; telefono-zenbakiari eutsi, eta luzapenak pertsonalizatzeko gaitasuna, behar den tokian erabiltzeko.
● Hainbat aukera aurreratu, kudeaketarako webgunearen bidez. Horri esker, administrazioko lan aurreratuak errazago egin daitezke, hala nola ordutegiak, gorabeherak edo lokuzioak kudeatzea.
● Kalitate eta egonkortasun handiko soinua deietan.
● Sarea erraz egokitu daiteke, eta zerbitzua beharren arabera murriztu edo handitu.
● Tokiko sistemak martxan jarraitzeko segurtasuna, herritarrekiko komunikazioa ez dadin eten, hodeian edo loturetan gorabeheraren bat izanez gero.
Azken emaitza hodeiko funtzio anitzeko komunikazio-sistema bat da, udal-egoitza guztiak kalitate handiko IP telefonia-sistema baten bidez lotzeko aukera ematen duena, milaka dei kudeatzeko gai dena.
Gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.