Lan-, ilusio- eta erronka-usaina zen nagusi atzo Euskaltelen Derioko egoitzan. Izan ere, laranja izatea sentimendua eta harrotasuna da Euskaltel-Euskadiren proiektuan parte hartzen dugun guztiontzat. Hemen hasten da 2022 denboraldia. Honela bizi izan genuen aurkezpen ofiziala.
Indarrak batuz
Harrobiarekin lan eginez, errepidean leku bat irabazteko amaierara arte borroka eginez, eta Euskaltelen proiektua txirrindularitzaren gorenera eraman zuten balio berberak geure eginez. Halaxe dator Euskaltel-Euskadi taldea aurtengo denboraldian.
Balio horiekin bat egiten dugu Euskaltelen, eta oso urrun eramango dute gure talde gero eta sendoagoa; izan ere, kirol-erreferentzia ez ezik, erreferentzia sozial eta kultural ere bihurtzeko bidean da.
Beraz, ohorea da guretzat proiektu honetan parte hartzea eta aurten ere gure taldearen ondoan egotea.
Hori erakusten dute gure presidente Xabier Iturberen hitzek, zeina anfitrioi-lanetan aritu baita: “Izateko eta gauzak egiteko modu baten ordezkari da gure taldea, nazioartean gure lurraren irudirik onena eskaintzen duena. Taldearen eta zaleen arteko batasunaren eredu bihurtu da Euskaltel-Euskadi, eta erreferentzia da munduko egutegiko lasterketa handietan maillot laranja jantzita parte hartzearekin amets egiten duten gazteentzat.
Jesus Ezkurdia Euskaltel Fundazioko manager nagusiaren hitzetan, taldeak eginahalak egingo ditu “2022an kapitulu gehiago idazteko eta gure historian betiko grabatuta geratuko diren mugarriz betetako urtea izateko”.
Eta han egongo da Euskaltel, marea laranja bultzatzen podiumera igotzen laguntzeko.
Aurtengo hitzordu nagusiak
Martxan dira jada txirrindulariak. Denboraldi berria aurkeztu bezain laster, Galiziara joan dira O Gran Camiño 2022 lasterketan parte hartzeko. Euskaltel-Euskadiren lasterketak zuzenean ikus ditzakezu, otsailaren 24tik 27ra, Eurosporten.
Itzulia ere hitzordu seinalatua izango da: apirilaren 4an hasiko da, erlojuaren kontrako Hondarribiko proba batekin, eta apirilaren 9an amaituko da Arraten. Taldea etxean arituko da, eta, beraz, etapa bakoitzean egin beharko du borroka marea laranjaren garaipen entzutetsuenak berriz bizitu ahal izateko.
Eta amets hori errepikatzea espero dute Espainiako Itzulian. Izan ere, bigarren urtez jarraian lasterketa horretan parte hartzearekin amets egiten du Euskaltel-Euskadi taldeak, eta aurten, gainera, hemen egingo dira hiru etapa.
Eta txirrindulariak ez dira bakarrik egongo. Hantxe egongo da marea laranja, igoera bakoitzean, ihesaldi bakoitzean, txirrindulariak animatzen eta bide-bazterrak laranjaz janzten.
Euskaltel-Euskadiren azal laranja berria
Ziur gaude 2022ko ekipamendu berriak zorte handia ekarriko diela lasterketa bakoitzean.
Izan ere, Etxeondoren diseinu berriaren atzean Euskadi Fundazioak ordezkatzen duenaren funtsa dago: “proiektu identitario sendo bat, baina, aldi berean, askotarikoa eta modernoa”.
Ideia horixe nabarmendu zuen aurkezpenean Patxi Rodrigo Etxeondoko gerenteak: “Badakigu maillot hau soinean eramateak esan nahi duela sentimendu bat, historia bat, printzipio batzuk... defendatzea.
Elkarrizketa honetan ikus ditzakezu maillot berriari buruzko xehetasun guztiak.
Txirrindulariak errepidean daude. Eta, Euskaltelen, elkarrekin ospatuko ditugu garaipen guztiak: #UnimosFuerzas.
Zorte on!