Farolinen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dira Bilboko 2026ko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko desfilea, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz dira izango dira Bilboko 2026ko inauteriak? 2026ko otsailaren 12tik 17ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.
Bilboko 2026ko inauterietako programa

Bilboko 2026ko inauterietako kartelaren irudia: Bilboko Udala
Laster helduko dira Farolin eta Zaranbolas —Imanol Ituiño de Miguel mago eta ilusionista eta Mertxe Gil Vallejo aktorea Bilboko 2026ko inauterietan— Bilboko kaleak umorez betetzera otsailaren 12tik aurrera. Epaiketa, zinez dibertigarria, otsailaren 13an izango da, eta ohiko kalejira, berriz, 2026ko otsailaren 14an (larunbata).
Aurtengo inauterietan gozatzeko dituzun uneetako bi bakarrik dira horiek, askoz ekitaldi gehiago baitauzkazu zain.
Hemen azalduko dizugu otsailaren 12tik 17ra ospatuko diren Bilboko 2026ko inauterietako programaz jada badakiguna, eta, jarduera guztiak aurkeztu bezain laster, informazio guztia eguneratuko dugu.
Otsailak 12, osteguna
- 19:30 (ordua baieztatu gabe). Plaza Barriko karpa: Ongietorria Farolin eta Zaranbolasi
Otsailak 13, ostirala: Farolin eta Zaranbolasen epaiketa
- 17:45 (ordua baieztatu gabe). Udalean hasita: Farolin eta Zaranbolasen kalejira.
- 18:15 (ordua baieztatu gabe). Arriaga plaza: Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa.
- 19:00 (ordua baieztatu gabe). Plaza Barriko karpa: Farolin eta Zaranbolasen epaiketa eta haien aurkako eskarnio publikoa.
Otsailak 14, larunbata: Inauterietako desfilea
- 17:00 (ordua baieztatu gabe). Mozorro-lehiaketa eta Bilboko 2026ko inauterietako Desfilea.
Otsailak 17, asteartea: Sardinaren Ehorzketa
- 19:00 (ordua baieztatu gabe). Plaza Barriko karpa: txokolatezko sardinen eta kandelen banaketa.
- 19:30 (ordua baieztatu gabe). Plaza Barritik: sardinaren ehorzketaren hasiera.
- 20:00 (ordua baieztatu gabe). Arriaga plaza: Sardina-erretzea.
Bilboko 2026ko inauteriak: Farolin eta Zaranbolas
Farolin eta Zaranbolas bilbotarren izaeraren ikur dira, eta Bilboko inauterietako pertsonaiarik bereizgarrienak.
Bata harroputza da, eta bestea, lasai-potoa. Plaza Barrian epaitzen dituzte ostiral mehean, umorerik falta ez den ekitaldi batean (landa-giroko aratuste tradizionalak gogorarazten ditu).
Udaletxean atxilotu eta Plaza Barrira eramaten dituzte lehenik mazolariek. Han, haien ibileren berri ematen da, eta zigortu egiten dituzte, besteen eskarmenturako.
Nor izango dira pertsonaia horiek 2026ko Bilboko inauterietan? Imanol Ituiño de Miguel mago eta ilusionista Farolin izango da, eta Mertxe Gil Vallejo aktorea, berriz, Zaranbolas.
Programan ikusi bezala, Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta eskarnio publikoa otsailaren 13an izango dira Bilboko 2026ko inauterietan.
Gure-gurea den beste pertsonaia bat ere ez da faltako aurten: Gargantua, Bilboko Aste Nagusian ere ezaguna.
Beraz, nahi adina aitzakia dauzkagu festa-giroan murgiltzeko otsailaren 12tik 17ra bitartean Bilboko 2026ko inauterietan.
Goiburuko irudiaren iturria: Bilboko Udala
