'Go!azen' hasteko irrikan? Ba berri onak ditugu: zortzigarren denboraldia, 'Go!azen 8.0', azaroan estreinatuko da. Ordura arte, hasi motorrak berotzen denboraldi berria iritsi bitartean, eta egizu maratoi bat telesailaren denboraldi osoekin, Euskaltekan dituzu eta. Ez dezala inork esan kantua eta dantza ez direla zuretzat egin!

ETB1eko telesaila audientzia-liderra da 4 eta 12 urte bitarteko haurren artean, eta telesailaren arrakastak telebistako pantaila gainditu du, bere diskoak eta arropa ere baditu eta.

'Go!azen'eko denboraldi guztiak osorik, Euskaltekan

Bazenekien 'Go!azen' 2009an estreinatu zela? Zuetariko asko telesailarekin batera hazi zarete. Protetako batzuk lehenengo atalean nolakoak ziren ikusi nahi duzu? Ikus ezazu Euskaltekan —euskarazko ikus-entzunezko edukien plataforma—, Replayteka zerbitzuaren barnean.

Euskaltekara sartzeko, zure telebistako Replayteka atalera joan eta, zuzenean lehenengo orritik edo 'Más' ataletik, 'Go!azen' telesaila eta gogokoen dituzun euskarazko saioak aukeratu besterik ez duzu.

Gainera, bideoak izango balira bezala ikus ditzakezu; hau da, nahi duzunean eten, aurreratu eta atzeratu dezakezu edukia.

'Go!azen'eko atal berrietan zer gertatzen den jakin nahi duzu?

Telesailaren zortzigarren denboraldia labean da jada. Ekainean hasi zen grabaketa Gasteizen, eta Donostian, Azpeitian, Bergaran eta Irunen ere grabatu dute.

'Go!azen 8.0'k abentura eta misterio berriak ekarriko dizkigu, bueltan datozen pertsonaien eskutik —adibidez, Zuri eta June—, eta pertsonaia berriekin —adibidez, gorputz-hezkuntzako irakasle berria, Aitor Beltrán aktore ezagunak interpretatua, eta Andoni, Garaziren aita—. Telesailaren jarraitzaileek ondo baino hobeto ezagutzen dituzten aktore ezagunak izango dira haiekin batera, hala nola Maria Redondo, Ander Lacalle, Nerea Elizalde eta Asier Burguete.

'Go!azen' eta telebista-mundua

'Go!azen'eko protagonista gazteen egunerokoan, kantu eta dantzen artean, arrazakeria, arrazen arteko maitasuna, homofobia eta beste gai batzuk lantzen dira.

Atal berrietan Iraia ezagutuko dugu, Unax anaiarekin batera Basakabira iritsi den neska gorra. Ez du entzuten, baina hitz egiteko, abesteko eta musika sentitzeko gai da.

'Go!azen'ek euskara bultzatzen du elkarrizketetan eta musikan, garai guztietako euskarazko musikako abesti eta bertsio askotarikoekin. Izan ere, 'Go!azen' musika da. Ez utzi ikusi gabe telesaileko neska-mutilek 'Go!azen 8.0'ren aurrerapen gisa aurkeztu duten 'Lagunak' bideoklipa:

'Go!azen 8.0'ren aurrestreinaldia Donostian eta Iruñean

Atal berrietan Basakabiko neska-mutilekin zer gertatuko den jakiten lehenengoak izan zaitezten nahi dugu, eta denboraldi berriaren aurrestreinaldira gonbidatzen zaituztegu.

Gogoan hartu bi data hauek: urriak 22, ostirala, Donostian, eta azaroak 13, larunbata, Iruñean. Adi gure sare sozialetara, informazioa ematen joango gatzaizkizue :)

Beraz, badakizu, denboraldi berria iritsi bitartean, deskargatu Go!azen aplikazioa (Android eta iOS) zure Euskaltel mugikorrean, eta gozatu telesail osoaz Euskaltekan. 'Go!azen'ekin kantatzeko eta dantza egiteko prest?