Urtarrilaren 8an, derbi ahaztezina bizi izan zen San Mamesen. Athletic eta Osasuna aritu ziren aurrez aurre. Eta are ahaztezinagoa izan zen zelaira beren jokalari gogokoenekin batera ateratzeko aukera izan zuten neska-mutilentzat.
Bilboko 2024–2025 Gabonetako argiak piztearekin batera, jarduera-programa mardul bat hasiko da, hain jai bereziak goza ditzazun. Areatzako Baso Magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak eta beste zenbait klasikoz gain, ikusgai izango dituzu zuhaitzak, azoka, jaiotzak, Olentzero eta Mari Domingi, Erregeen Kabalgata, haurrentzako jarduerak eta, oro har, Bilboko 2024–2025 Gabonetako ikuskizunak. Argiak noiz pizten diren kontatzeaz gainera, programa osoa emango dizugu, Bilbon Eguberrietan zer egin dezakezun jakin dezazun.
Abenduaren 6an eta 7an, Bilbao International Games Conference (BIG) jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bideojokoen profesionalentzako nazioarteko kongresu honek Euskaltelen babesa du. Hona hemen xehetasun gehiago:
Idatzi diozu gutuna Olentzerori? Adi ibili, abenduaren 24ko gauean Euskal Herriko txoko guztietara joango baita opariak banatzera. Zatoz gure ikazkin onkoteari, Mari Domingiri eta Galtzagorriei harrera egitera 2024ko Olentzeroren desfilean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Hiri nagusietako desfileen datak, ordutegiak eta ibilbideak kontatuko dizkizugu.
Gasteizko La Floridako jaiotza Gabonetako gune erakargarri nagusietako bat bihurtu da Arabako hiriburuan. Gasteizko jaiotza horrekin batera, beste hogei baino gehiago ere izaten dira, guztiak ere txikienen gozagarri. Gasteizko 2024-2025eko jaiotza nagusien ibilbidea egingo dugu hemen, eta ordutegien berri ere emango dizugu, ikustera joan zaitezen.
Haurrekin egiteko planik onenaren bila zabiltza Gabonetarako? Zatoz Bilboko 2024 - 2025ko Umeen Gabonetako Parkera, Barakaldoko BECen, 2024ko abenduaren 14tik 2025eko urtarrilaren 5era. Jakin ezazu noiz irekiko den, zenbat balio duen sarrerak, zer ordutegi eta jarduera dituen eta askoz gehiago.
Abenduko zubirako guztiok itxaroten genuen plana, Durangoko Azokaren aurtengo edizioa, 2024ko abenduaren 5etik 8ra. Euskal kulturako hitzordu nagusietako bat da. Disko- eta liburu-azoka baino askoz gehiago, euskaldunen eta euskal kulturaren zaleen topagune bilakatzen baita Durango. Eta, xehetasunik gal ez dezazun, Durangoko Azokaren 2024ko programa osoaren berri emango dizugu, kontzertuak ere barne, eta esango dizugu non egiten den azoka eta nola iritsi.
Iruñeak faroltxoak askatuz ospatu ohi zuen San Saturnino zaindaria. Hori izaten zen jaiegun horretan ikusmin gehien sortzen zuten ekitaldietako bat, Gabonetako argiak piztearekin batera. 2024an ez dute, lehen bezala, faroltxorik askatuko Iruñean, baina, hala ere, ez da faltako jarduerarik San Saturnino egunean Iruñearen Eguna ospatzeko egitarauan.
Azaroaren 30a San Andres eguna da. Azoka-eguna izaten da Euskadiko leku askotan; bereziki, Eibarren. Izan ere, baserriko produktuen eta aziendaren azoka egiteaz gain, herriko jaiak ere ospatzen dituzte Eibarren. 2024ko Eibarko sanandresei buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu: egitaraua, ordutegiak, ekitaldiak...
Azkoitiko 2024ko sanandresak azaroaren 16tik abenduaren 1era ospatuko dira. Hiru asteburuko jaiak Azkoitian, ohiko danborradaz, nekazaritza-azokaz, kalejirez, talo- eta txistorra-postuez eta beste hainbat eta hainbat jardueraz gozatzeko. Ikusi hemen Azkoitiko 2024ko sanandresen egitaraua: jarduerak, ordutegiak...