Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2025erako Euskadiko jaialdien bilduma bat osatu dugu. Kontzertuak noiz eta non izango diren, zer talde arituko diren eta sarrerak nola lor ditzakezun kontatuko dizugu.
Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatuko ditu Logroñok 2025eko irailaren 20tik 26ra. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buruhandi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2025eko sanmateoen egitaraua.
Irailaren 13tik 19ra, Erriberri jaietan dago. Zazpi egun horietan ez dira falta kaleko musika, herri-bazkariak, zezen-ikuskizunak eta hain gustagarriak diren erraldoi eta buruhandiak. Ikusi Erriberriko 2025eko jaien programa osoa.
Galdakaoko 2025eko jaiak, santakurtzak, irailaren 12tik 21era ospatuko dira. 10 egun hauetan kuadrillen igoera, kontzertuak, gastronomia eta beste hainbat ekitaldi izango dira, eta egun handia irailaren 14a izango da. Galdakaoko 2025eko jaietako egitarau osoa kontatuko dizugu, xehetasunik gal ez dezazun.
Hondarribiko Alardea irailaren 8an ospatzen da urtero, eta Hondarribiko jaietako unerik bereziena da. Milaka pertsona kalera ateratzen dira frantsesen 1638ko setiotik askatzea oroitzen duen desfilea ikusteko. Urtero berritzen dute Guadalupeko Ama Birjinari emandako botoa, garaipenean emandako laguntza eskertzeko. Hondarribiko Alardearen jatorriari eta desfileari buruz, eta Hondarribiko jaien 2025eko egitarauari buruz gehiago kontatuko dizugu. Gogoan hartu, jaiak irailaren 5etik 11ra dira eta.
Antolintxuk eta Madalentxuk ongietorria egingo diete aurten ere Plentziako jaiei. 2025eko jaiak abuztuaren 28tik irailaren 2ra izango dira. Txupinazoaren ostean, sei egun izango dira jai-giroan bizitzeko, ekitaldi ugari lagun: lehiaketa gastronomikoak, mozorro-lehiaketak, kontzertuak eta beste asko. Ikusi hemen San Antolinen omenezko Plentziako 2025eko jaien egitarau oso-osoa.
Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Irailaren 1etik 9ra, Zarauzko 2025eko Jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, arrantzale-herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.
Hemen dira donostiarrek irrikaz espero dituzten urteko zortzi egunak. Donostiako 2025eko Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da. Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin hasiko da, eta ondoren helduko dira hain gogoko ditugun su-festak, erraldoiak, buruhandiak, zezensuzkoa, kontzertuak...
Lekeitioko 2025eko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatuko dira. Eta Antzar Eguna izango da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, ostirala. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2025eko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.