Hemen dira donostiarrek irrikaz espero dituzten urteko zortzi egunak. Donostiako 2024ko Aste Nagusia abuztuaren 10etik 17ra bitartean ospatuko da. Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin hasiko da, eta ondoren helduko dira hain gogoko ditugun su-festak, erraldoiak, buruhandiak, zezensuzkoa, kontzertuak...
Ikusi hemen Donostiako 2024ko Aste Nagusiko programa osoa, eta Artillero, dale fuego!
Aurten ere artilleroak emango baitie hasiera Donostiako abuztuko jaiei.
Donostiako 2024ko Aste Nagusiko programa
Donostiako 2024ko Aste Nagusia abuztuaren 10etik 17ra ospatuko da, eta Donostiako Udalak dagoeneko argitaratu du programa; besteak beste, kontzertu asko eta su artifizialak izango dira.
Izango dira ohiko kanoikada, erraldoiak eta buruhandiak, herri-kirolak, Aste Nagusiko bandera, food truckak, marmitakoa, paella eta legatza saltsa berdean egiteko lehiaketa gastronomikoak, Artzain Onaren inguruko eta Paseo Berriko feria-barrakak, haurrentzako jarduerak, antzerkia, auzoetako jaiak... Donostiako 2024ko Aste Nagusiko muina osatzen dute denek.
Donostiako 2024ko Aste Nagusiko kanoikada
Milaka donostiar eta bisitari zain-zain egongo dira Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako 2024ko Aste Nagusiari hasiera ematen dion kanoikada noiz entzungo.
Kanoikadaren aurretik, “Artillero dale fuego” abestuko dute denek, eta, kanoi-hotsaren ostean, hasia izango da Aste Nagusia:
Artillero dale fuego
ezkontzen zaigula
pastelero.
Eta zeñekin
eta norekin
prasku mozkorraren
alabakin.
Eta zeñekin
eta norekin
orpo zikiñaren
alabakin.
Ez huts egin:
- Abuztuaren 10ean, larunbata, 19:00etan, Alderdi Ederreko lorategietan: kanoikada
Donostiako 2024ko Aste Nagusiko kontzertuak
Presta zaitez zuzeneko emanaldiez gozatzeko, gauero izango baitira gustu guztietarako aukerak Saguesko zabalgunean eta Donostiako kaiko Flamenka agertokian.
Donostiako 2024ko Aste Nagusiko kontzertuak Saguesen
Tomas Alba plaza (Saguesko zabalgunea) jendez beteko da aurten ere Donostiako 2024ko Aste Nagusiko kontzertu handiak zuzenean eta doan ikusteko abuztuaren 10etik 17ra bitartean. Bazara hauetakoren bat huts egiteko gai?
- Abuztuak 10, larunbata: Amparanoia & Los Artistas del Gremio
- Abuztuak 11, igandea: Esne Beltza
- Abuztuak 12, astelehena: Ben Yart + Kiliki Fresko + Brava Showcase
- Abuztuak 13, asteartea: Nil Moliner
- Abuztuak 14, asteazkena: Totally Tina! Tina Turnerri tributua
- Abuztuak 15, osteguna: Nøgen
- Abuztuak 16, ostirala: Los Zigarros
- Abuztuak 17, larunbata: La La Love You
Donostiako 2024ko Aste Nagusi piratako kontzertuak
Donostiako Piratek musikaz beteko dute berriz Flamenka 2024an, Donostiako kaian, abuztuaren 10etik 17ra bitartean. Izango dira, urtero bezala, txupinazoa (abuztuaren 10ean) eta piraten abordatzea, kaitik Kontxako hondartzara (abuztuaren 12an).
Hauek dira Donostiako 2024ko Aste Nagusi piratako doako kontzertuak:
- Abuztuak 10, larunbata: Akerbeltz Erromeria
- Abuztuak 11, igandea: Bele eta Hofe x 4:40
- Abuztuak 12, astelehena: Los Zopilotes Txirriaos, Tremenda Jauría eta La Fulana
- Abuztuak 13, asteartea: Albina Stardust y Divina Comedia, DJ Pezón eta DJ Azkura
- Abuztuak 14, asteazkena: Bulego
- Abuztuak 15, osteguna: Burutik eta Nakar
- Abuztuak 16, ostirala: Pelax eta Belako
- Abuztuak 17, larunbata: Sara Socas, Juantxo Skalari eta La Rude Band
Donostiako 2024ko Aste Nagusiko su-festak
Beste une garrantzitsu bat —une oso berezia, bestalde— Donostiako 2024ko Aste Nagusian gauero izaten diren su-festak dira. Beraz, aukeratu leku egoki bat Alderdi Ederreko lorategietatik gauero jaurtitzen den ikuskizun pirotekniko ederra ikusteko.
Hauek dira 2024ko Su Festen Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko duten pirotekniak:
- Abuztuak 10ean (larunbata), 22:45ean: Pyrogenie Feuerwerk (Alemania)
- Abuztuaren 11n (igandea), 22:45ean: Pirotecnia del Mediterraneo (Valentzia)
- Abuztuaren 12an (astelehena), 22:45ean: Unic Feux d’Artifice (Frantzia)
- Abuztuaren 13an (asteartea), 22:45ean: Pirotecnia López (A Coruña)
- Abuztuaren 14an (asteazkena), 22:45ean: Luigi di Matteo fireworks (Italia)
- Abuztuaren 15ean (osteguna), 22:45ean: Pirotecnia Valenciana (Valentzia)
- Abuztuaren 16an (ostirala), 22:45ean: Pirotecnia Vulcano (Madril)
- Abuztuaren 17an (larunbata): lehiaketaren palmaresa eta Aste Nagusiari amaiera emango dion Pirotecnica Oleirense portugaldarraren ikuskizun piromusikala.
Eta su-festak amaitu ondoren, zezensuzkoaren entzierroak Cervantes plazaren eta Boulevardaren artean. Abuztuaren 17ko azken entzierroak Joselontxos txarangaren musika izango du lagun udaletxeko terrazatik.
Gozatu Donostiako 2024ko Aste Nagusiaz.
Goiburuko irudiaren iturria: astenagusia.donostiakultura.eus