Lekeitioko 2025eko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatuko dira. Eta Antzar Eguna izango da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, ostirala. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2025eko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.

Antzara Eguna da Lekeitioko sanantolinetako hitzordu jendetsuena, baita Euskadiko ikuskizunik ezagunenetako bat ere.

Lekeitioko 2025eko jaietako egitaraua

fiestas lekeitio 2025
Irudia: Lekeitioko Udala

San Antolinen omenezko jaietan, musikaz, tradizioz, giro ederrez eta dibertimenduz betetzen dira Lekeitioko kaleak irailaren 1etik 8ra bitartean.

Lekeitioko 2025eko jaiak irailaren 1ean hasiko dira, astelehena, kuadrillen ohiko mozorro-jaitsierarekin, herriko plazaraino. 20:00etan txupinazoa eta Anteroren jaitsiera izango dira.

Irailaren 2a, astelehena, San Antolin eguna da, 2025ean jaieguna Lekeition. Meza, jolas tradizionalak, pilota eta txapel-jaurtiketa izaten dira. Eta zezensuzkoa ere ez da falta, noski. Eguna amaitzeko, berbena eta su-festak izango dira.

Hilaren 3a Kamiseten Eguna da, eta hilaren 4a, Antzar bezpera.

Eta ostiralean, irailaren 5ean, Lekeitioko 2025eko jaien egitarauko une handia iritsiko da: Antzar Eguna.

Lekeitioko sanantolinak irailaren 8an amaituko dira, Antiguako Andra Mariaren egunean.

Post honetan bertan deskargatu dezakezu Lekeitioko Udalak argitaratutako 2025eko jaien eta Antzar Egunaren egitaraua.

Jarduera aipagarrienen laburpena ere emango dizugu.

Irailak 1, astelehena, San Antolin bezpera - Jaitsieraren eguna

Programa de las fiestas de Lekeitio

Irudia: Lekeitoiko Udala

  • 12:00: Erraldoi eta buruhandiak kalean, txistulariekin.

  • 19:15: Kuadrillen XXXVIII. jaitsiera, Txirrist eta Aittitta Makurra txarangek girotuta.

  • 20:00: San Antolin jaien hasierako angelusa; kanpai-hotsa, txupinazoa eta Anteroren jaitsiera.

  • Lekeitioko 2025eko jaietako txupinazoa Oihana Garateak botako du, Lekeitioko azken saregileak.

  • 22:30: Zezensuzkoa plazan.

  • 23:00-02:00: Dj Txankleta Eskolapean.

  • 23:30: Erromeria plazan Akerbeltz taldearekin.

Irailak 2, asteartea, San Antolin eguna- Alkandora Zurien eguna

  • 09:00: Kalejira soinujoleekin
  • 11:00: XXIV. Tiragoma Txapelketa limoneroan, Aittitta Txikik antolatuta.
  • 11:15: Agintarien prozesioa, Itxaropena txistulari-bandak girotuta.
  • 11:30: Meza nagusia.
  • 18:00: XV. Txapel-jaurtiketa.
  • 19:30: Bertsolariak: Arranegin, balkoitik balkoira.
  • 21:00. Puro Relajo taldearen kontzertua.
  • 23:00: Su-festa. Ondoren, zezensuzkoa.
  • 23:45: Errota taldea Eskolapean.

Irailaren 3a - Kamiseta eguna

  • 10:00: XXIX. paella-lehiaketa.
  • 11:30: Kuadrilla-lasterketa.
  • 12:30: Kalejira Itxaropena txistulari-bandarekin.
  • 15:00: Herri-bazkaria: Paella eguna.
  • 19:30: Kalejira Zutik elektrotxarangarekin.
  • 22:00: 48280 taldearen kontzertua.
  • 23:30: Delirium Tremens taldearen kontzertua.

Irailak 4, osteguna, Antzar Egunaren bezpera

  • 10:00-13:00: Antzara-jokoan parte hartzeko izen-ematea.
  • 17:00: XXXIV. Zapaterito txapelketako finalak.
  • Ondoren, emakumeen plaza libreko erakustaldi-partida.
  • 19:00: Nagusien mailako San Antolin txapelketa: Lekeitio FT “A” – Artibai.
  • 21:00: San Antolin jaietako III. Correfoca.
  • 22:00: XXXII. Play backa plazan.

Irailak 5, ostirala, Antzar Egunaren bezpera

  • 10:00: Kalejira Txirrist txarangarekin.
  • 11:00: Erraldoi eta Buruhandiak.
  • 11:45: Kalejira Itxaropena txistulari-bandarekin eta Antzar Batzordearekin.
  • 12:00: Zozketa plazan, antzara-jokoan parte hartuko duten ontziei zenbakiak banatzeko.
  • 13:00: Txistularien alardea.
  • 16:00: Antzara-jokoa. Ondoren, nasapuntakoa.
  • 19:00: DJ Jotatxo plazan.
  • 21:00: VII. Caixabank Esku Pilota Masterra.
  • 22:00: Erromeria Lehian taldearekin.
  • 01:00: DJ Garai plazan.

Irailak 6, larunbata

  • 16:30. Haurrentzako nasapuntakoa.
  • 17:30: VII. Caixabank Esku Pilota Masterra.
  • 21:30. Janus Lester-en kontzertua.
  • 23:30. Süne-ren kontzertua.
  • 01:00: DJ Opilak.

Irailak 7, igandea - Haurren eta kuadrillen eguna

  • 11:00: Erraldoi eta buruhandiak, Itxaropena txistulari-bandarekin.
  • 12:00-15:00: Tirolina, rokodromoa eta kart-ak.
  • 20:00: Kantuzaleak, “Gora ezkonberriak” jantziarekin, Konpainiako eliza aurrean.
  • 21:00: Musika Andoni Ollokiegirekin.

Irailaren 8a (Antiguako Andre Mariaren eguna)

  • 09:00: Kalejira Itxaropena txistulari-bandarekin.
  • 11:30: Meza, haur eta zaharren omenez.
  • 14:30: Lekeitioko adinekoen bazkaria.
  • 19:00: “Aiurri”, Aukeran dantza-konpainiaren ikuskizuna.
  • 21:30: Zezensuzkoa.
  • Ondoren, Antero desagertuko da, jaiei agur esateko.

Antzara Eguna Lekeition

Irailaren 5ean, ostiralean, 16:00ak aldera ospatuko da Lekeitioko Antzar Eguna. Antzar Egunean tiratzaileek itsasora jotzen dute mahonezko alkandora urdinak eta zapi koadrodunak soinean dituztela, antzinako euskal itsas gizon-emakumeek bezala.

Hauxe da Antzar Eguneko lehiaketaren dinamika:

Itsasadarra alderik alde zeharkatzen duen unama bat ipintzen da, erdian plastikozko antzara bat hanketatik zintzilika duela.

Unamak, beraz, bi mutur ditu. Bata finko eutsita egoten da. Bestean, berriz, zutoin baten goiko aldetik pasatzen da unama, eta tiratzaileek askatu eta tenkatu egiten dute, uretatik ateratzeko, parte-hartzaileek antzarari heltzen dioten heinean.

Parte-hartzaileak antzara dagoen tokira hurbiltzen dira, eta taldeko kide batek lepotik heltzen dio, ahalik eta indar handienarekin.

Antzara askatu gabe jasoaldi gehien lortzen dituenak eta antzararekin geratzen den taldeak irabazten du.

Antzara Eguneko tradizioa

Antzara-jokoan oinarrituriko jai tradizional bat da Antzara Eguna.

Jai-ospakizunetan animalia-jokoak egitea usadio oso errotua da makina bat tokitan, izan lehorrean, izan itsasoan. Eta halaxe da Lekeition bertan ere.

Jatorrian, marinelek baino ez zuten parte hartzen, eta zorrotz ezartzen zen itsasontzien abiadura. Lehia hain zen estua, ezen arraunean joan behar izaten baitzuten uharteraino berdinketa hausteko, eta hala zehazten zuten nor zen irabazlea.

Gaur egun, itsasoan egiten jarraitzen dute —Lekeitioko portuan, zehazki—, eta jokalariak txalupen gainean joaten dira jada unamatik zintzilik dagoen antzarari heltzera.

Tradizionalki, Lea ibaian jarduten zuten txalupak erabiltzen ziren.

Txalupetako postuetarako eskari oso handia izaten zen, eta, horrenbestez, zozketatu egiten zituzten aurrez, 12:00etan, taldeka antolatutako parte-hartzaileen artean. Gaur egun, herriko kuadrilla askok parte hartzen dute, apropos prestaturiko ontzietan.

Antzara Egunaren jatorria Lekeition

Antzar Eguna en Lekeitio

Irudia: Lekeitioko Udala

Antzara-jokoak badu gutxienez hiru mende eta erdi pasatxoko tradizioa, eta, are gehiago, erritu primitiboetan du jatorria.

Denbora batez, inauterietan egiten zuten Lekeition, bai eta Andre Maria eta San Roke jaietan ere, abuztuan.

Azken data horretakoa da, hain justu, herriko artxiboetan topaturiko lehenbiziko lekukotza dokumentatua: 1631koa, hain zuzen, eta ospakizunetarako antzarak erosteko gastuak jasotzen ditu.

Era berean, badira Lekeition antzara-jokoan aritzeari buruzko beste erreferentzia batzuk ere, hala nola gotzainak 1722an udalerrira egindako bisita bat.

1740. urte inguruan herriko zaindaria aldatu zutenean eraman zuten jaia irailera: hau da, San Roke egunetik San Antolin egunera.

Lekeitioko Antzara Egunaren bilakaera

Lekeitiok gordetzen du tradizioren muina, baina, urteen poderioz, zenbait aldaketa egin dizkiote jaiari.

2022az geroztik, Antzartek izeneko antzara artifizialak baino ez dituzte erabiltzen. Plastikozkoak dira, bi piezaz osatuak —gorputza eta lepoa—, eta Zamudioko Gaiker zentro teknologikoan egiten dituzte.

Tradizioari eutsiz baina gure egunetara egokiturik, Antzara Egunak egundoko arrakasta du. Ezinbesteko hitzordua da 2025ko Lekeitioko San Antolin jaietarako.

Goiburuko irudia: Lekeitioko Udala