Ez dago elkarrekin barre egitea baino modu hoberik norbaiti eskerrak emateko. Eta horixe egiten dugu urtero Euskaltelen Algara Gauekin: eskerrak eman gurekin duzun konfiantzagatik eta leialtasunagatik, uneko monologistarik onenekin barre-algarak eginez.

Formatu handiko bakarrizketak, ezusteko eta guzti

Euskaltelen Algara Gauean, inoiz baino hurbilago egoten gara zugandik, eta ilusio berezia egiten digu horrek.

Handiro egingo dugu; zenbat eta jende gehiago elkartu elkarrekin barre egiteko, are eta hobeto. Horregatik, areto handietan egingo ditugu Algara Gauak.

Ederra da leporaino betetako areto batean jendea barrezka entzutea; ileak laztekoa.

Gainera, ezusteko eta guzti izango da ekitaldia, eszenatokira ateratzen diren arte ez baituzu jakingo zein komikok hartuko duten parte 😉.

Nor etorriko dira aurten? Zuk zeuk ikusi beharko dituzu.

Euskaltelen 2024ko Algara Gauak

Hiru barre-saio prestatu ditugu zuretzat, eta saio bakoitzean 8.200 lagunek beteko dute Bizkaia Arena - BECen! . Barrea kutsakorra bada, pentsa nola pasatuko dugun.

  • Otsailaren 24an (larunbata) egingo dira saioak, 17:30ean, 20:00etan eta 22:30ean, Bizkaia Arena - BECen!

Sarrera-zozketa gure sare sozialetan

Euskaltelekin ondo pasatzera etorri nahi duzu? Bada, erne ibili, bi lagunentzako 30 sarrera oparituko baititugu Instagramen eta Facebooken otsailaren 13tik 20ra.

Barre-saioetarako gonbidapenak eskuratzeko, jarraitu lehiaketaren urratsei. Beraz, ez zaitez despistatu, Euskaltelen Algara Gauak gogoangarriak izaten dira eta. Halaxe adierazi ziguten bezero batzuek aretotik ateratzean: “Terapia mundiala, %100 gomendagarria”.

Hamabost urte baino gehiago bakarrizketak eginez

Noche de Risas Euskaltel monólogos

Euskaltelen Algara Gauak klasiko bihurtu dira, eta gure nortasun-ezaugarrietako bat dira.

Izan ere, 2008tik ari gara egiten, etengabe. Atera kontuak: 15 urte daramatzagu barre-algarak partekatzen, aretoa betetzen eta dibertimendu handiarekin. Pandemia betean ere, umorea gehien behar zenean, formatua egokitu genuen, komikorik onenak etxean ikusi ahal izateko. Ez genion hutsik egin gure hitzorduari😊.

Komikorik onenak gurekin

Iazko Euskaltelen Algara Gauean, Joseba Pérez, Pedro Llamas, David Navarro eta Sara Escudero izan genituen lagun. Lehertu arte egin genuen barre jenio horiei esker.

Aurrekoetan, berriz, hauek aritu ziren: Joseba Pérez, David Navarro, Sara Escudero, Axlor Riezu, Manu Górriz, Sergio Encinas, Pedro Llamas, Fernando Moraño, Quique Matilla, Fran El Chavo, Manu Badanes, Miguel Miguel, Nene, Borja Sumozas, Ignatius Farray, Oscar Terol eta Álex Clavero.

Zenbat oroitzapen eta zenbat gau epiko.

Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik.