Noiz da Ura Bere Bidean 2025 Donostia Arenan? Zein da kartela? Zenbat kostatzen dira sarrerak? Zure zalantza guztiei erantzungo diegu, artista ezagunek betiko euskal kanten bertsioak klabe sinfonikoan interpretatzen dituzten kontzertuaz goza dezazun. Ura Bere Bidean 2025 abenduaren 13an izango da Donostia Arenan.
Urriaren 27an ospatuko da 2025eko Gernikako azken astelehena, eta Gernikako azokarik jendetsuenaren jarduerak eta egitaraua kontatu nahi dizkizugu, hutsik egin ez dezazun. Izan ere, urriko azken asteleheneko azoka festa handia da Gernikan, eta aukera egokia txakolina, taloa txorizoarekin edo Idiazabalgo gazta eder bat probatzeko, bertso-saio bat entzuteko, zesta-puntako partidak ikusteko, eta arratsaldea txosnetan pasatzeko…
Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2025erako Euskadiko jaialdien bilduma bat osatu dugu. Kontzertuak noiz eta non izango diren, zer talde arituko diren eta sarrerak nola lor ditzakezun kontatuko dizugu.
Urriaren 31, ostirala, gau beldurgarria da: Gau Beltza. Halloween baino lehen ere, Euskadin aspaldidanik beldurtzen genuen jendea, kalabazei begiak eta ahoak zulatuz eta barnean sua piztuz. Gau Beltzaren jatorria eta historia kontatuko dizugu, bai eta Gau Beltza Euskadin nola eta non ospatzen den ere, gure lurraldeko hainbat hiritan.
Basaurin, Bilbo Handia eskualdean, sanfaustoak ospatzen dira, 200 jarduera baino gehiagorekin. Basauriko 2025eko San Fausto jaiak urriaren 11tik 19ra egingo dira, kuadrillak udaletxean elkartzen direnetik Eskarabilleraren agur-txupinazora arte. Basauriko 2025eko San Fausto jaien egitarau osoa azalduko dizugu, Euskadiko jairik ezagunenetako batez ahalik eta gehien goza dezazun.
Buruz, bihotzez, oinez! Horixe da Nafarroa Oinez 2025en lema, eta Nafarroako ikastolen jaia Atarrabian ospatuko da aurten, urriaren 19an. Hemen duzu informazio guztia datari, ordutegiei eta jardueren programari buruz. Euskaltelen kukaña ere eramango dugu! Abesti ofiziala entseatzen has zaitezke.
Bilbotik abiatzen diren hegaldi merkeen bila al zabiltza? Bada, hemen aurkituko duzu 2025ean Bilbotik abiatuko diren hegaldi guztien zerrenda. Denboraldi guztietan eguneratuko dugu, beti jakin dezazun zer hegaldi abiatuko diren Bilbotik Europara, New Yorkera edo estatu barruko hirietara, hala nola Sevilla, Málaga, Madril, Tenerife... 2025ean Bilbotik abiatuko diren zuzeneko hegaldiak zerrendatzeko, hegazkin-konpainien webguneetan egin ditugu bilaketak. Eduki zerrenda beti eskura zure oporrak planifikatzeko.
2025eko Sanfaustoak urriaren 10etik 19ra ospatzen dira, eta, urtero bezala, ez dira faltako kontzertuak, Zezenak dira eta arto-opilak. Durangoko 2025eko sanfaustoetako egitarauari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.