Nor bizi daiteke musikarik gabe? Gure bizitzako zati bat da, beti gurekin dagoena, ozen-ozen, unerik onenetan… Ezinezkoa da musikarik gabe bizitzea. Beraz, guk lana erraztuko dizugu, eta abesti onenak entzuteko eta ezagutzeko gure app gogokoenak zein diren kontatuko dizugu:
Spotify Entzuteko.
Spotifyn milaka talde eta milioika abesti dituzu. Playlist-ak (zure abesti gogokoenen zerrendak) egin ditzakezu, gaikako irratiak entzun ditzakezu, eta zuk entzuten duzunaren araberako gomendioak jaso ditzakezu. Halako batean irudituko zaizu aplikazio hau zure gogoa irakurtzen ari dela, eta zuk baino gehiago dakiela zuri buruz.
Eta ez bazaizu Spotify gustatzen, ez arduratu, aukera askoz gehiago badituzu eta. Guk hiru emango dizkizugu: Deezer: Spotifyren antzeko ezaugarriak ditu. Egunean bi orduz musika doan eskaintzen dizu, streaming bidez. Bestalde, handienen aukerek ere (Apple Music, Google Play Music) zure gogoko musika entzuteko aukera ugari ematen dizute, eta erosoagoak izan daitezke hodeiaren erabileraren ondorioz. Begiratu itzazu, guztiek baitute probaldia doan!
Garrantzitsua: aplikazio-mota hauek dira MB gehien kontsumitzen dutenak zure datu-tarifetatik; beraz, etxean erabiltzen dituzunean, konekta zaitez Euskaltel WiFi-ra eta, etxetik ateratzen zarenean, ahaztu gabe, aktiba ezazu Euskaltelen WiFi. Hartara, zuk nahi duzun musika guztia entzun ahal izango duzu, zure smartphonearen datu-kontsumoa zaindu beharrik gabe.
Shazam Identifika ezazu guztia.
Guztiok dakigu zer amorru ematen duen Euskaltelen telebistan film bat ikusten ari zarela asko gustatzen zaizun abesti bat entzun eta norena den ez jakiteak... Hori amaitu da. Inoiz gehiago ez dizu ihes egingo abesti batek.
Aplikazio honek abestiak identifikatzen ditu horien zati txiki bat oinarri hartuta. Mugikorra bozgorailu batean jarri (zuzenean zerorrek abestu dezakezu; baina aukera hori abesten duenaren trebeziaren araberakoa da), eta aplikazioak abestiari buruzko guztia esango dizu: abestiaren izena, abeslaria, diskoa, eta... hitzak ere bai!
Soundcloud Nobedadeen bilatzailea.
Doako aplikazio hau da musika berria eta oso ezagunak ez diren taldeak ezagutzeko. Zure kasa bazoaz eta mainstream-ak nekatu egiten bazaitu, abesti desberdin eta berritzaileak entzutea gustatzen bazaizu, Soundcloud da zure aplikazioa. Plataforma hau sare sozial baten antzera dago antolatuta, baina musika du oinarri. Erabiltzaileek abestiak eta grabazioak zintzilikatzen dituzte —podcasten zalea bazara ere gustatuko zaizu—, gainerakoek komenta ditzaten. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.
Tune In Uhinen zaleentzat.
TuneIn Radio-k imajina ditzakezun irrati guztiak entzuteko aukera emango dizu, bai estatukoak, bai nazioartekoak, bai ohiko irrati-kateak, bai Internetekoak, eta hori guztia, doan.
Aplikazioa Androiderako edo iPhonerako deskargatu dezakezu, eta diseinu intuitibo dotorea du, baina, batez ere, haren funtzionaltasunak balio du. Irrati-kateak bila ditzakezu, gogokoak markatu, podcastak entzun, eta, gainera, ikusiko duzu TuneIn zure smartphonearekin sinkronizatuta dagoela.
Wegow Zer kontzertu eta norekin?
Etxean jaiotako aukera bat da. Getxoko bi gaztek sortu zuten Wegow aplikazioa, eta zure gustuekin bat datozen eta zu zauden tokitik gertu egingo diren kontzertuen berri ematen dizu. Gainera, nor joango den eta nork joan nahi duen jakinaraziko dizu. Hori oso erabilgarria da ateratzeko gogoa baldin baduzu eta plan argirik ez baldin baduzu. Appstoren eta Google Playn duzu.
Ikusten duzun bezala, musikari lotutako aplikazio-sorta zabala dago. Bada garaia zure smartphonea gehien gustatzen zaizunarekin betetzeko.